Errua eta zigorra
Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak adierazi du Al-Qaedaren aurka egindako erasoan, gidaririk gabeko hegazkinek, gerrillariek bahituta zeuzkaten bi pertsona hil dituztela, italiarra bata, estatubatuarra bestea. Hilketa aitortu ondoren, Obamak adierazi zuen erasoaren erantzukizun guztia berea zela, errudun nagusia bera dela.
2003an George Bush orduko presidenteak adierazi zuen Iraki buruz bere gobernuak zabaldutako informazio oker guztiagatik erantzukizuna onartzen zuela. 1988an Britainia Handiko armadako talde bereziek IRA erakundeko 3 ekintzaile hil zituzten Gibraltarren, oso gertutik tiro egin zieten eta ondoren lurrean zeudela buruan jaso zuten azken tiroa. Berehala Margaret Thatcher lehen ministroak adierazi zuen hilketa horren erantzukizun guztia berea zela eta goitik behera onartzen zuela horren ardura guztia.
Ordezkari politikoek sarri adierazten dute beraiek direla zerbaiten errudunak eta erantzukizun guztia onartzen dutela. Hori egiten dutenean txalotu egiten ditugu eta euren jokaera goraipatu. Baina zer esan nahi du erantzukizuna onartzeak? Horrek ba al du ondorioren bat? Gehienetan ez. Politiko horrek dimisioa eman lezake, baina erantzukizun hori gehienetan hutsean geratzen da onartu eta aitortutakoa izugarria izan arren.Ordezkari politikoek, baita beste alor batzuetan ardurak dituztenek ere, sarri erabiltzen dute 'nik kontzientzia lasai dut' esaldia. Itxuraz, hori esanda adierazi nahi dute ez dutela ezer okerrik egin, bestela urduri egongo zirelako edo gaizki egindakoaren zamak minduko lituzkeelako. Hala ere, behin baino gehiagotan egiaztatu ahal izan dugu delitu bera egin duten bi pertsonen jarrera eta jokaera zeharo ezberdinak izan litezkeela, bat erabat lasai egon liteke eta bestea damuaren harrak janda ezin bizi.
Psikologoek eta psikiatrek esaten dute basakeria beldurgarrienak egin dituzten gaizkileak sarri oso lasaiak izaten direla eta ez dutela oker jokatu izanaren sentimendurik. Gizakion jokaeraren ondorio psikologikoak jaso eta eraiki dugun moralak finkatzen ditu, batez ere, horregatik behar dugu legea, guztiok galbahe bera izan dezagun antzerako jokaerak epaitzeko.
Obama presidenteak erantzukizuna onartu du, Bushek kontzientzia lasai zeukan Iraken deabru guztiak askatu eta herri oso baten suntsipena eta sufrimendua eragin arren. Gure inguruan ere asko dira 'lo lasai egiten dutela' harrotasunez aldarrikatzen dutenak, baina gizakion jokaerak eta ekintzek, handienetatik xumeeneraino ondorio bertsuak izan beharko lituzkete ekintzailearen kontzientzia alde batera utzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.
Bake Batzordeak ez du NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena islatzen, Kallasen ustez
Europar Batasunak Kanpo Politikarako duen goi-ordezkariak ohartarazi du NBEko Segurtasun Kontseiluak ez duela behar bezala funtzionatzen "legearen gainetik dauden herrialdeak daudelako".