Ukronia
"Sobiet Batasunaren erorketa XX. mendeko hondamendi geopolitiko handiena izan da. Errusiarrentzat drama izugarria bihurtu zen, egun batetik bestera idealik gabe, ametsik gabe, ondasunik gabe geratu zirelako eta aberria zatituta eta sakabanatuta". Hitz hauek Vladimir Putin Errusiako presidenteak egin zituen 2005an Errusiarrei zabaldutako urteroko mezuan. Sei urte lehenago Errusian bertan eta Nazioartean inork ezagutzen ez zuenean, Putinek Dumaren aurrean egindako hitzaldian bere asmoen berri eman zien errusiarrei lehen ministro kargua hartzerakoan: "Errusia ahulduta eta suntsitzeko arriskuan da eta Errusiarrak babesik gabe. Errusia beti izan da potentzia handia eta oraindik bada eta guk bere lekua berreskuratu eta munduak errespeta dezan egin beharreko guztia egingo dugu".
Putin 1952an jaio zen, bere haurtzaroan eta gaztaroan Sobiet Batasuna Munduko lehen potentzia zen, espazioko lehian Estatu Batuen aurretik zihoan, armategiak eta armadak parekatuta zeuden eta komunismoak ospea zuen mundu guztian. Mendebaldeko intelektual askok doktrina hura zeukaten euren pentsamoldearen ardatz eta kolonialismotik irteten ari ziren herri askoren estatu eredua zen. Sobiet Batasunean bertan soldatak eta pentsioak duinak ziren eta jendeak garaiz jasotzen zituen eta munduan Sobiet Batasunak miresmena eta errespetua eragiten zituen. Putin lehen ministro izendatu zutenean 16 hilabetetako epean izendatutako seigarrena zen. Errusiak ordainketak eten egin behar izan zituen dirurik ez zeukalako, zorrak gainezka egin zuen, jendeak soldata eta pentsio urriak jasotzen zituen jasotzen zituztenean, beti berandu. Errusiak errukia eragiten zuen eta garai bateko herrialde indartsuak ez zeukan inongo eraginik munduko arazo nagusiak bideratu eta konpontzerako orduan.
Egun hauetan 15 urte bete dira Vladimir Putin Errusiako presidentetzara iritsi zela, bi agintaldi egin ondoren Dimitri Medvedev aukeratu zuten presidente, baina benetan agintzen zuena Putin bera zen lehen ministro kargutik. 2012an berriro irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak. Urte hauetan Putin 1999an agindutakoak betetzen ahalegindu da. Ekonomian erregaien prezioek asko lagundu dute eta Errusiak hazkunde handia izan du. Errusiaren eragin esparruak garbi adierazita geratu dira eta Putinek ez du eragozpenik izan muga horiek zehazteko ez Georgian 2008an, ez Ukrainan 2014an. Nazio Batuetako Segurtasun Batzordean duen beto eskubidea eta bere armategi indartsua erabili ditu munduan oraindik zer esana baduela adierazteko. Errusia barruan bere helburu eta eginkizunak eragotzi zezaketen guztiak paretik kendu ditu, oligarkak, kazetariak,espiak edo oposizioko kideak erori dira eta "demokrazia soberanoa" asmatu du, herriak emandako boterea eta eskumenak agintari gorenak bere irizpide eta helburuen arabera ia nahi bezala erabili ditzake. Baina Errusia ez da Sobiet Batasuna, XX. mendea ez da XX.a eta mundua beste eragile eta indarren arabera mugitzen da.
Putinek ondo ezagutu zuen Sobiet Batasuna, KGBko kidea izan zen eta barrutik bizi izan zituen ospea eta miseria. Gaur egun Errusiaren aberastasuna, Barne Produktu Gordina Italiakoa baino txikiagoa da, biztanleei dagokionez munduko bederatzigarrena da eta bere ahulezia erakutsi du mendebaldeak zigorrak ezarri eta petrolioaren prezioa jaitsi denean.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.