Ez han, ez hemen
Esan ohi da bi lekutan batera egon nahi duenak tokirik gabe amaitzen duela gehienetan. Munduan herrialde bitxi asko dago,baina berezietan apartekoa da Turkia. Azken ehun urtetan Turkiak beste herrialde batzuk alde baterantz egin duten bidea beste aldera jorratu duela esan genezake.
Gero, urte batzuetan noraezean ibili ondoren, orain berriro abiatu da, baina juxtu kontrako bidetik. Otomandar Inperioa erori eta desegin ondoren, Turkia bere arerioen menpe geratu zen, Kemal Ataturkek eta militar gazteek agintea hartu, etsaiak bota eta errepublika berria sortu arte.
1923an Mustafa Kemalek goitik behera zuzendutako benetako iraultza egin zuen urte gutxitan.Alfabeto arabiarraren ordez latindarra ezarri zuen, kode zibila erabat aldatu eta Suitzako ereduaren arabera osatu zuen, emakumeei beloa eramatea debekatu zien eta gizonei euren ohiko feza kendu zien burutik.Legeak onartu zituzten gizonek eta emakumeek eskubide berdinak izan zitzaten, boto eskubidea barne.
Frantzian handik urte dezente pasa arte emakumeak ez zuen boto eskubidea izan. Poligamia debekatu zuen, egutegi musulmanaren ordez gregorianoa jarri eta aste jai eguna igandea izendatu zuten, ordura arte ostirala baizen, musulmanen jai eguna.
Turkian azken ehun urtetan gertatutakoaz eztabaida handia izan da Europan, armada demokraziaren zaindari izan delako eta behar izan duenean estatu kolpea emateko ez duelako inongo eragozpenik izan. Baina XX. mendeko azken hamarkadetan Turkia izan da estatu musulman demokratiko ia bakarra. Tayyip Erdogan presidenteak zuzentzen duen Justizia eta Garapena alderdia, Mendebaldeko alderdi kristau-demokraten parean jarri izan dute adituek,islamiar-demokraziaren aitzindaria hain zuzen ere. Eta egia da Erdogan musulmana izan arren, lehen ministro karguan izan zen lehen urtetan irudi hori indartu zuela,Estatuaren egiturak berritu zituen,erlijio askatasuna aldarrikatu,heriotza-zigorra eta adulterio delitua kendu eta giza-eskubideen errespetuaren aldeko adierazpenak egin zituela.
Baina azken urte hauetan bidezidorrean bidegurutzea azaldu da berriro eta norabidea aldatu du,kontrakoa hartu baitu. Emakumeen beloaz debekua kendu egin du, eskubideak murriztu ditu, Interneten mugimenduak eta informazioa mugatu, eta erlijio musulmanaren beharra eta garrantzia behin eta berriz goraipatu. Orain, Konstituzioa eta legeak aldatu nahi ditu presidentearen eskumenak eta boterea indartzeko, bere iritziz sultanen gisa, zuzen gobernatu ezkero herriak ez duelako beste ezer behar. Eta bera sultan hori izanik are gutxiago.
Bihar goizean baten bat denboraren tunelean sartuko balitz, ez luke jakingo noizko Istanbulen dagoen jendearen aurpegietara begiratu ezkero, gaur egun orain dela ehun urte baino aurpegi eta buru estali gehiago ikus daitekeelako, eta sultanak gorbata jarri arren, antzinako egietan arakatuz pergaminoen garaira eraman nahi gaituelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.