Ezinbestekoa
Esan ohi da boteretsuenak eta aberatsenak zerbaitez kezkatzen direnean kezka horren eragilea benetako arazoa dela. Azken urte hauetan behin eta berriz entzun dugu ingurumena arriskuan dagoela, izadia babesten ez badugu gureak egin duela, Mundua ez dela amaituko, baina gizakiok ez dugula etorkizunik izango. Francisco Aita Santuak bere lehen entziklikan ingurumena izan du hizpide, eta aurten, urtea amaitu aurretik garrantzi handiko batzarra izango da Parisen, ingurumenaren aldeko konpromisoak hartzeko eta arrisku larrienak ezabatzeko.
Arazoaren larritasuna eta erantzunaren premia inork zalantzan jartzen ez badu ere,orain arte ados jarri eta akordioak lortzeko benetako zailtasunak izan dira, alde batetik 7 mila milioiren ordezkariak ados jartzea ez delako erraza, baina, batez ere, batzuen eta besteen abiapuntua oso ezberdina delako, urruti daudelako. Mundua, izadia guztion etxea da, baina azken mende eta urtetan guztiok ez dugu leku bera izan etxe horretan eta, batez ere, hondatu duguna eta ingurumenari batzuek eta besteek egindako kaltea ez delako parekoa izan.
Orain, aldiz, guztiontzako mingarriak izango diren erabakiak hartzeko ordua iritsi da eta horrek eragin ditu zailtasunak. Garapen bidean diren herriek diote beraiek ez dutela kalterik eragiteko aukerarik izan eta orain egoera aldatu eta hobetzen hasi zaienean besteek erabilitako eredua debekatzen zaiela.
Azken bi mendetako garapena erregai fosilen erabileran oinarritu dugu, ikatza, gasa eta petrolioa. Errez egin dugu aurrera eta horri esker lortu dugu, lortu dugunok, gure ongizate maila. Orain, berriz, besteei eskatzen diegu bide hori ez urratzeko, guztiontzako kaltegarria izango delako, baina gu ez gaude prest atzera pausoak emateko, gutxiago ekoizteko, gutxiago kontsumitzeko, gutxiago erretzeko … okerrago bizitzeko, alegia.
Aita Santuak bere lehen entziklikan erakunde ekologistak aspaldi aldarrikatzen ari direna ekarri du gogora, ekonomia eredu honek hil egiten duela, gure bizimodua eta ekoizpen sistema aldatu behar dugula, aginte politikoa eta ekonomikoa guztiona dena gutxi batzuen esku gera dadin ahalegintzen direla. Eta sistema honek herrialde pobreenen zorra ez duela ahazten eta kontrol tresna gisa erabiltzen duela, baina ez dela gauza bera gertatzen zor ekologikoa ordaintzea tokatzen denean. Eta hori da arazoa.
Jakin badakigu neurriak eta erabaki mingarriak hartu behar ditugula, baina izadia guztion eremu dela kontutan hartuta eta egin diogun kaltea ez dela berdina onartuta, nola lortu aberatsenek, boteretsuenek, egoera aldatzeko aukera handienak dituztenek amore ematea.Nola lortu garapen bidean daudenek hori sinistea eta jartzen zaizkien egin beharrak onartu eta betetzea.Eta, batez ere, nola lortu guzti hori eraginkorra izatea, orain arte egindako zauriak sendatu eta handiagoak ez egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.