Greziaren afera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yanis Varoufakisek 'hartzekodunek egindako xantaia' salatu du

Esklusiban ETBri eskainitako elkarrizketa batean Varoufakisek adierazi duenez, "ulertzen ditut Alexis Tsipras eta beste kideak, pistola aurrean izan dutelako".
18:00 - 20:00
Yanis Varoufakis elkarrizketatu du esklusiban EiTBk

Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohiak salatu duenez, "Europako botereek erabaki dute irtenbidea dela mailegu berriekin Europako zorrik handiena sortzea kaudimen gutxien duen herrialdeari".

Esklusiban ETBri eskainitako elkarrizketa batean Varoufakisek adierazi duenaren arabera, "Europak lotsa sentitu beharko luke, bost urtean biziki sufritu duen herrialde txiki bati egin dionagatik, gehiago sufritzera bultzatu gaituztelako". Varoufakisek erreferendumaren biharamunean eman zuen dimisioa ministro bezala.

"Ulertzen ditut Alexis Tsipras eta beste kideak, pistola aurrean izan dutelako. Oso une zailak dira, eta ni ez naiz Tsipras baino iraultzaileagoa, baina ez dut akordio honetan parte hartuko", erantsi du Syrizaren Gobernuko kide ohiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X