Jendetza
Munduan egunero 280 mila haur jaiotzen dira,urtero ehun miloi gehiago gara eta 30 urte barru 10.000 milioitik gertu izango gara.Hazkunde hori ez da orekatua,Europan gero eta motelagoa da eta herrialde askotan atzera egin dugu, Afrikan, berriz, azken urtetan muga guztiak gainditu ditu, gaur egun, 1.200 miloi dira eta laster 2 mila milioira iritsiko dira.
Europan gero eta zaharragoak gara eta horrek eragozpen handiak sortzen dizkigu, besteak beste jubilatu ondoren jendea gero eta gehiago bizi delako, gaur egun 20 urte bataz beste. Adineko jendeak gero eta behar handiagoak ditu, batez ere, osasunak arreta handiagoa eskatzen duelako eta zainketa lanetan gero eta ahalegin handiagoa egin behar dugulako. Afrikan juxtu kontrakoa gertatzen zaie, biztanleen erdia oso gaztea da, baina Afrikak ezin die gazte horiei lanik eman edo etorkizuna ziurtatu, ondorioz gazte horien artean etsipena zabaltzen ari da, handik alde egingo dute edo edozer gauza onartzeko prest izango dira itxaropenik gabeko egoeratik irteteko.
Azken 50 urtetan Munduko populazioa bikoiztu egin da, gaur egun, 7.300 miloi gara eta horrek esan nahi du gure beharrak gero eta handiagoak direla, baina, mundua, izadia mugatuak dira eta azken urtetan basoak moztu ditugu naturaren berritzeko ahalmena baino azkarrago, edateko ura kutsatu eta agortu dugu naturari ur garbia berriro sortzeko denborarik eman gabe eta eguratsa zikindu dugu eraberritzeko epeak errespetatu gabe. Baina, hor ere desoreka asaldagarria da. Munduko biztanle guztiok Qatarko biztanleen kontsumo maila bagenu 5 planeta beharko genituzke, Belgika edo Estatu Batuena izan ezkero 4 planeta ez lirateke nahikoa izango eta Euskal Herrikoa balitz bi eta erdi gutxi izango lirateke.
Egoera honi nola aurre egin ez dugu oraindik asmatu, aditu gehienek diote lehendabizi populazioaren hazkunde tasa mugatu beharra dagoela, baina hor eragozpen handiak ditugu: pentsaera kasu batzuetan, erlijioa besteetan … herrialde pobreenetan seme-alabak dira etorkizunean euskarri bat izateko itxaropen bakarra … neurri gogorrak hartu dituzten lekuetan eragozpenak sortu dira. Txinan, esate baterako, neska datorrenean abortua ohikoa bihurtu da, emakume falta dute eta seme-alaba bakarraren politikak urte gutxi barru arazoak eragingo ditu gizartea zahartu eta ordezko belaunaldirik ez delako izango.
Itxuraz gizakia irteerarik gabeko bidean trabatuta dago, aldaketak ausardia beharko du, ziur aski, kontinenteen arteko desoreka handi hori, baita populazioarena ere orekatzeko, bestetik gure bizimodua aldatzeko, ahalik eta gehien bizitzea guztion helburua da, gero eta gehiago bizi gara, baina bizitzaren luzatze horrek ondorio gogorrak ditu iristen diren gehienentzat. Gaitzak, mugak eta sarri heriotza baino okerragoak diren egoerak nagusitzen baitira … atzera ezin dugu egin, baina aurrera begira zer edo zer aldatu beharra dago, agian ez du horrenbeste axola luze bizitzea, bizi dugun hori emankorra eta duina izatea baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.