Hasiera eta amaiera
Gizakiaz, familiaz eta tribuaz haratago harremanak eta komunikatzeko aukerak bazeudela ohartu zenean sortu ziren herria eta hiria. Taldeak antolatzeko arauak etorri ziren ondoren, borrokak galarazi eta elkarrekiko oinarrizko errespetua izan zedin. Hasiera hori Tigris eta Eufrates ibaiak elkartzen diren lurretan gertatu zen, gaur egun, Irak eta Iran izena duten herrialdetan. Liburu batzuk paradisua bera lur oparo hauetan kokatzen dute.
Han eta orduan emandako lehen pauso horien oinordeko gara guztiok, lurrak hezi eta animaliak abere bihurtuta hobeto elikatu eta beste zeregin batzuetarako denbora lortu genuen, zer ginen eta nora gindoazen galdetu genion gure buruari, ideia bakanak kateatuz teoriak eraiki genituen, Mundua zer zen edo zer izan zitekeen pentsatu genuen eta ondoren zibilizazioa deitu duguna harreman horien oinarri bihurtu dugu.
Guzti hori, esan bezala, orain dela 8 mila urte sortu zen gure ekialdean, Mediterraneoa basamortu bihurtzen den lurretan, ibai handi eta emankorrek harea mortu hori baratz bihurtzen duten mugetan. Eta han, giza aberea gizaki huts egiten hasi zen lekuan paradisua infernu bihurtu dute. Orain dela 1.400 urte idatzitako lege, arau eta aholkuak egi bakartzat hartuta, bizitza eta heriotza antolatzen hasi dira, egin daitekeena eta debekatuta dagoena ezartzen, zuzena eta okerra zer den zalantza izpirik gabe adierazten.
Bizarra mozteagatik 50 zigor kolpe jaso ditzakezu, emakumea izan eta behar bezala estaltzen ez badituzu zure ezaugarriak urkamendira joan zaitezke, homosexual izate hutsagatik kanpandorretik bota zaitzakete … Kobazulo ilunenetan sortu eta garatutako jokaera anker eta errukigabeak, argiz betetako pantailetan islatzen dizkigute ohartu gaitezen sufrimenduak eta, batez ere, beldurrak beste edozein adierazpen baino indar eta eragin handiagoa dutela.
Zibilizazioa eta kultura iragana bihurtu dira, elkarrizketa eta eztabaida amaitu dira, abereak basati bilakatu dira berriro, eta hiria tribu, eta herria familia.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.