Azala eta muina
Esan ohi da gerra guztiak gerra zibilak direla, azken finean gizaki guztiok anaia-arrebak eta kideak garelako. Ez dago hain garbi hala ere, muga jakin batzuren barruan egiten diren gerra guztiak zibilak ote diren, eta horren adibide nagusia Siriakoa izan liteke. Sirian, ”Udaberri Arabiarra” deitutako protestak hasi zirenean egin zituzten lehen manifestazioak Bashar el Assad presidentearen erregimenaren aurka. Gobernuaren erantzun gogorrak giroa gaiztotu eta protestak gatazka bilakatu ziren eta gatazka gerra.
Azken 4 urtetan Sirian gerra beldurgarria bizi dute, 240 mila pertsona hil dituzte, siriarren erdia errefuxatu bihurtu da, Sirian bertan edo inguruko herrialdetan, eta 200 mila kilometro kuadro ez dituen herrialdean leku askotako indarrak eta interesak elkartu dira. Lehendabiziko borroketan armada eta oposizioko taldeak zeuden aurrez aurre. Oposizio horretan batzuk islamiarrak dira, baina ez muturrekoak. Egoera korapildu ahala oposizio horretan talde atzerritarrak azaldu dira, besteak beste Al Qaeda eta Estatu Islamikoa. Mendebaldeak ez du jokaera garbia izan, gatazka hasi zenetik orain arte behin baino gehiagotan irizpidez aldatu duelako. Guzti hau gutxi balitz azken urtean kurduak ere sartu dira borrokan.
Gaur egun gerra honetan nahastutakoen zerrenda amaigabea da. Gobernuak Iran eta Libanoko Hezbollah talde xiitaren zuzeneko laguntza du eta Errusiaren babes politikoa. Al Qaedak eta Estatu Islamikoak Arabiaren eta Golkoko emirrerrien sostengua izan dute, besteak beste Iranek bere eragina Ekialde Hurbil osora zabaldu ez dezan. Turkiak ez du gerran zuzenean nahastu nahi izan orain arte, oposizioa, Estatu Islamikoa barne indartu izana ondo etorri zaio, El Assaden erorketa bere helburuetako bat delako. Hasiera, hasieratik leporatu zaio islamiarrei laguntza eman izana, edo gutxienez laguntza ez ukatzea. Al Qaedako milizianoak askatasun osoz mugitu dira Turkian eta gehienak muga horretatik barrena sartu dira Sirian. El Assaden aurka ari den oposizioak Mendebaldearen laguntza izan du borrokak hasi zirenetik, batez ere Estatu Batuak eta Bretaina Haundiarena, baina hauen iritzia eta planak aldatu egin dira gerraren joan-etorrien arabera. Lehen helburua Bashar el Assaden erorketa zelako, baina ondoren ohartu dira erorketa horrek anabasa zabaldu eta etsai nagusiaren, Estatu Islamikoaren sendotzea ekar lezakeela. Kurduek euren gotor lekuak indartu dituzte iparraldean, eta Israeli ondo etorri zaio bere betiko etsaia ahultzea.
Guzti hau gutxi balitz errefuxatuen auziak inguruko herrialde guztiak nahastu ditu gerra honetan, Turkian, Libanon, Jordanian eta Iraken 5-6 milioi errefuxatu siriar bizi dira eta hauek eragozpen handiak sortu dituzte, herri horiek lehendik ere txiroak direlako eta ez dutelako ez dirurik, ez baliabiderik errefuxatu hauen beharrak asetzeko. Eta Mendebaldeak, gabezia horiek konpon litzakeen bakarrak ez du konpromisorik nahi eta ez du gainera agindutakoa bete, ez die errefuxatu horiei agindutako laguntza bidali.
Sirian inork ez du mugimendu bat musu-truk egiten, itxuraz gerra zibila den honetan, urrutiko bulegoetan lasai daudenek erabakitzen dute talde armatu bati laguntza eman edo hiri bat erortzea komeni zaien, gehienetan heriotzak besteenak baitira. Gertukoen artekoa izan arren gerra honek ez du izaera zibilik.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.