Eurotaldeak Greziaren hirugarren erreskatea onartu du
Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek Greziaren hirugarren erreskatea onartu dute ostiral honetan. Horrenbestez, Greziak 86.000 milioi euro jasoko diru hiru urtetan.
Erreskatearen lehen ordainketa 26.000 milioikoa izango da eta bi ordainketatan zatutuko da, negoziazioko iturriek jakinarazi dutenez. Helburua, 13.000 milioi ahalik eta azkarren liberatzea da Greziak epemugak bete ahal izateko. Betebehar hauen artean garrantzitsuena, Atenasek datorren osteguna (abuztuak 20) baino lehen Europako Banku Zentralari ordaindu beharreko 3.200 milioi euroen (gehi interesak) ordainketa da.
Gainera, Europar Batasunak uztailean urgentziaz eman zizkion 7.160 milioi euroak itzilu ahalko ditu Greziak. Gainontzeko 3.000 milioi euroak Gobernuak dituen barne betebeharrak ordaintzeko erabiliko ahalko ditu; soldatak eta pentsioak adibidez. Lehen epeko 26.000 milioiko bigarren ordainketak, bankuen birkapitalizaziorako 10.000 milioi euro aurreikusten ditu.
Urrian egingo da lehen ordainketaren berrikusketa eta Eurotaldeak 15.000 milioiko bigarren ordainketa egingo du azaroaren 15ª baino lehenago. Ordainketa hau ere, bankuen birkapitalizaziorako izango da.
Erreskatea beste parlamentu batzuk onartu behar dute oraindik, baina Eurotaldeko presidenteak esan duenez, asteazkenerako dena prest egotea espero da.
Greziak euroan jarraituko duela ziurtatu du Junckerrek
Europar Batzordeko presidentea den Jean-Claude Junckerrek esan duenez, "Greziak euroan jarraituko du" Atenasek nazioarteko hartzekodunekin lortutako akordioari esker eta ostiral honetan Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek onartutako hirugarren erreskateari esker.
"Grezia euroan egon da, eta egongo da akordio honi eta Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroen erabakiari esker", gaineratu du Europar Batzordeko presidenteak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.