Turismoa
Guztiok bidaiariak izan nahi dugu, gure joan-etorriek abentura kutsua izan ditzatela, besteek aitor dezatela zein ausartak garen edo zein ondo aukeratzen ditugun gure irteerak; baina gehienok, ia guztiok, turistak gara. Antolatutako bidai arruntak egiten ditugu, gu bezalakoentzako prestatutako lekuetan jan eta lo egiten dugu, eta, azkenean, antzerako istorioak kontatzen ditugu eta leku beretsuen argazkiak erakusten ditugu. Baina horrek ez gintuzke kezkatu behar, turismoa gizakion jarduera ekonomiko nagusia delako, eta herri askoren diru iturri ia bakarra.
Turismoa, edo gure denbora librea kanpora atera eta beste leku batzuk ezagutzeko erabiltzea kontu berria da. Garai batean mertzenarioek, aristokratek eta abenturazaleek bakarrik zuten hortarako aukera. Gizaki arruntok bidaiatu ahal izateko lan baldintza egokiak behar izan ditugu, eta hori batez ere Bigarren Mundu Gerra ondoren gertatu zen.
40 ordu eta 5 eguneko lan astea, ordaindutako oporrak, soldata egokiak, langabezia saria, erretiroa… Horrek guztiak ordaindutako denbora librea eman zigun eta hor hasi ginen, batez ere Europan eta Estatu Batuetan, bidaiak egin eta urrutiko lekuak ezagutzen.1950eko hamarkadan, munduan 25 miloi turista zeuden; 70 hamarkadan, 190 miloi, eta, gaur egun, 1.200 milioiak gainditu ditugu.
Turismoa kontu berria da eta urte gutxitan erabat masifikatu da, batez ere Hegoamerika eta Asiako biztanleek mugitzeko aukera izan dutenetik. Turismoari gaitz asko leporatu zaio, baina alde onak ere badituela esan genezake: beste baliabiderik ez duten herrietan lanpostuak sortu eta aberastasuna banatzeaz gain, kulturen nahasketa eta komunikazioa ere eragin ditu, beste herri, pertsona eta pentsamoldeak ezagutzeko balio izan du.Aldaketa politikoa, edo gutxienez mentalitate aldaketa, eragin izan du, normalean herrialde itxietan edo demokratikoak ez direnetan, jendeak han bertan ukatzen zaiona ikusteko aukera izan duelako turismoari esker.
Alde txarren artean, turistak jasotzen dituzten herrietako kultura eta nortasuna sarri zapalduta geratzen dela, turistek nagusikeria erakusten dute eta gutxietsi egiten dituzte bertakoak. Kutsadura dezente eragiten du turismoak, besteak beste hegazkin eta ibilgailuen mugimenduaren ondorioz. Ingurumenari egindako kaltea ere nabarmena da, batez ere oinarrizko errespetu arauak betetzen ez direnean.
Turismoa gutxi batzuen aukera izatetik, arruntegia izatera pasatu da denbora gutxian, baina agian guztiok jendea garela eta jendearen joan-etorriek komunikazioa, mugimendua eta aldaketa eragiten dituztela jakinda, ez ginateke gehiegi kezkatu behar gure irteerak Marco Polo edo Amundsenenak ez badira.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.