Nuklearra
Hego Korean munduko zentral nuklear handiena egin nahi dute, egun Koriko nuklear etxea dagoen lekuan egingo dute, eraikita eta funtzionamenduan den azpiegitura aprobetxatuta.
Hego Korean gaur egun argindarraren heren bat lortzen dute nuklear indarraren bidez, baina Gobernuak datozen zazpi urtetan % 59 lortu nahi du.
Koriko proiektuak protesta gogorrak eragin ditu eta ez bakarrik talde ekologistenak. Green Peacek dio zentral nuklear hau arriskutsua dela ia lau miloi pertsona bizi diren inguruan egingo dutelako, baina batez ere ustelkeriagatik; azken urtetan Hego Korean muga guztiak gainditu dituen ustelkeriaren ondorioz.
Nuklear indarrak beti eragin du eztabaida. Alde daudenek diote energia lortzeko bide segurua dela eta gainera gutxi kutsatzen duela, eta klima aldatzeko arriskua dugun honetan sistema honek negutegi efektua eragiten duten erregaiak baztertzeko aukera emango ligukela.
Kontra daudenek diote, berriz, garestia dela, kutsadura ere sortzen duela, hondakinak ezabatzea ezinezkoa delako zentzuzko epeetan, eta batez ere arriskutsua delako. Zentrala oso segurua izan liteke, baina lurrikarak edo tsunamiak alferrikakoak bihur litzake hartutako neurri guztiak.
Baina Korean, eta seguruenera munduko beste leku askotan arazoa beste bat da ekologista eta herri erakundeek salatu dutenez, ustelkeria. Azken bi urteetan 205 pertsona zigortu dituzte nuklear indarrari lotutako delituak egiteagatik.
Larrienak erreaktore nuklear batean pieza desegokiak jarri eta hala ere egiaztagiria jaso izana, dokumentuak faltsifikatu zituztelako. Berehala erreaktoreak geldiarazi behar izan zituzten. Horrek esan nahi du politiko batzuk prest daudela zentralaren oinarrizko segurtasun neurriak kolokan jartzeko diruaren truke.
Green Peacek eta beste erakunde batzuek sarri salatu dute herrialde batzuetako zentral nuklearren egoera kezkagarria, batzuk zaharrak direlako, baina batez ere derrigorrezkoak diren inbertsioak ez dituztelako egiten segurtasuna ziurtatzeko.
Ustelkeriak aurpegi asko ditu, baina batzuk beste batzuk baino itsusiagoak dira. Energia nuklearraren kasuan azken muturreko mugak gainditu litezke, diruaren truke edo oinarrizko neurriak ez hartzeagatik benetako hondamendiaren mehatxupean jar litezkeelako herri, hiri eta lurralde zabalak.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.