Munduko Gobernua
Historiak ezagutu duen gerra basatiena amaitu zenean, gerraren irabazleek horrelakoak betirako galaraziko zituen tresna sortzea erabaki zuten. 1945ko urrian 51 herrialdek Nazio Batuen Erakundea sortu zuten.
Gatazkak eta arazo larrienak elkarrizketa eta negoziazioen bidez konpontzea zen erakunde haren helburu nagusia. Ondoren egitura aberasten eta zabaltzen joan da, gizakion jarduera oro arautu eta bideratzeko asmotan. Lana, osasuna, ekonomia, politika… legeak eta hitzarmenak, gabeziak eta desorekak, sor zitezkeen arazoak mahai gainean jarri eta aztertzeko.
Injustiziak, boteretsuenen okerrek eta ahulenen ezinak sortutako arazoak konpontzeko azpi-erakundeak ere asmatu zituzten: kasko urdinak, errefuxiatuen laguntzarako, goseari aurre egiteko, nekazaritzan emaitza hobeak lortzeko...
Baina seguruenera Nazio Batuen lorpen handiena giza eskubideen aldarrikapena izan da. 1948an egin zuen aldarrikapen hori eta gaur egun 193 herrialdek onartzen dute horiek direla oinarrizko eskubide urraezinak eta gizaki guztioi dagozkigula.
Nazio Batuak, Munduko Gobernua osatzeko orain arte egin den ahalegin sendoena da,eta ahalegin horretan mundu guztia ohartu da zein zaila den horrelako proiektu bat aurrera ateratzea.
Nazio Batuei leporatu izan zaie boteretsuenen interesak defenditzen dituela,burokrazia gehiegi duela, jendearen arazoetatik urruti dagoela, sinesgarritasunik ez duela ez duelako jakin egoera askotan zuzen jokatzen.
Egungo egoerara egokitzeko zailtasuna ere egotzi zaizkio, besteak beste, Bigarren Mundu Gerraren irabazleek beto eskubidea dutelako oraindik.
Nazio Batuek 5.500 milioiko aurrekontua dute eta dirutza horren zati handiena Ameriketako Estatu Batuek jartzen dute, ondoren ekarpen handiena Japoniak eta Alemaniak egiten dute, gerra hartan galtzaile izan zirenek, alegia.
Dirua jartzen dutenek beti eskatu dute proiektuak eta ahaleginak zehatzak eta garbiak izan daitezela. Horretarako funtzionarioak eta langileak ezinbestekoak dira, Nazio Batuek 40.000 funtzionario dituzte eta beste milaka asko misio bakoitzaren beharren arabera hartzen dituzte.
Nazio Batuei leku guztietatik iristen zaizkie kritikak, batzuk gobernuen interesak babestea leporatzen diete,beste batzuk aldiz gobernuz osatuta dagoela ahaztu eta ordezkaritzarik ez duten taldeei kasu gehiegi egitea edo oinarrizko aldarrikapenak baztertzea.
Baina kritikak kritika mundu guztiak, gobernu guztiek, erakunde guztiek, talde guztiek Nazio Batuetara jotzen dute euren aldarrikapenak oihartzuna izan dezaten, sinesgarritasuna lortzeko edo gizateriaren aurrean zer diren edo zer nahi duten azaltzeko.
Aste honetan 70 urte bete dituen erakunde hau seguruenera ordezkatzen duen munduaren isla da, onerako eta txarrerako, baina egongo ez balitz asmatu egin beharko genuke.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.