Erronkak
Zerbait ikusteko begiratu beharra dago eta nonbaitera iristeko ezinbestekoa da abiatzea. Begi-bistakoa iruditu arren, batzuetan, eragozpenak izaten ditugu nondik nora gabiltzan edo gure ahaleginak nora garamatzan ohartzeko. 2013an hasita, Estatu Batuak eta Europar Batasuna hartu eman ekonomikoak eta inbertsioak arautuko dituen hitzarmena eztabaidatzen ari dira.
Akordioak hiru zutabe ditu: muga eta zergak arindu edo erabat kendu, joko arauak finkatu, eta adostasunik ez dagoenean, azken hitza izango duen auzitegia sortu. Atlantikoko bi aldetako ordezkariek bilera dezente egin dute azken bi urteotan, baina pertsona arruntoi informazio gutxi iritsi zaigu. Europar Parlamentuko kideek areto berezietan jaso lezakete elkarrizketen mamia, baina, oro har, ezer gutxi iritsi zaigu mahai gainean izan litezken aztergai eta helburuez.
Europan, batez ere, ezkerreko taldetan eta ekologisten artean, mesfidantza eta aurkako jarrera nabarmenak dira.,Kontra diren hauek diote akordioa sinatu ezkero, Europako Batasunaren eredua arriskuan izango dela, gure lan baldintzak okertu egingo direla, zerbitzu publikoak pribatizatu eta ingurumenaren aurkako erasoak ugaritu.
Hauen iritziz, hitzarmenak ekonomia suspertu lezake,,baina hobekuntza horri etekina aterako diote bakar bakarrik aberatsenek eta indartsuenek, batez erek konpainia eta multinazional handiek.
Alde daudenek onartzen dute arriskuak nabarmenak direla, baina espero dute onurak kalteak baino handiagoak izatea.Gaur egun, eta ditugun datuen arabera, ezer gutxi esan genezake gertatzen ari denari buruz, eta, batez ere, gerta litekeenaz. Baina, garbi dago Mundua aldatzen ari dela, aldaketak sakonak direla eta egokitzen ez dakiena atzean gera litekeela.
Europar Batasunean krisiak murrizketak eta galerak ekarri badizkigu ere, Munduan dagoen ongizate sistema onena dugu. Lan baldintzak beste inon baino hobeak, azken urtetan hemen ere atzera egin arren. Zerbitzu publikoak, osasuna, hezkuntza eta laguntza sistema beste inon baino oparoagoak dira …
Orain guzti hori galtzeko beldurra dugu, baina ezin dugu ahaztu eskubideak eta ondorioz aipatutako ongizate gizarte hau izango dugula ordaintzeko gai garen bitartean. Giza eskubideak gizaki orori dagozkigu, baina Munduko herrialde gehienetan eskubide horiek ezin dituzte bete, dirurik ez dutelako. Europan hori lortzen dugu, gure irabazien zati bat banatzeko eta gizartea osoaren onerako jartzeko prest gaudelako, batez ere, zergen bidez. Baina hori lortzeko ekonomia sendoa behar dugu, eta ekonomia sendo hori izateko ezin dugu globalizazioa eta mundializazioa ezabatu edo hortik kanpo geratu.
Estatu Batuak eta Europar Batasunaren artean negoziatzen ari diren hitzarmen horrek mahai gainean jarri digu datozen urtetarako dugun erronka, nola uztartu elkartasunean oinarritutako ongizate gizartea eta gizarte eredu hori behin eta berriz galzorian jarriko digun Mundu globalizatuko lehia.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.