Ahaztutakoak
Denbora azkar doa. Iraganak atalik gabeko zirriborroa dirudi askotan, ondorioz, oroimenak nahastu eta korapilatu egiten zaizkigu. Denbora bezain azkar dihoazkigu egunerokotasuna osatzen duten albiste eta gertakariak, horregatik une batean albiste garrantzitsuena dirudiena erabat ezabatzen da handik gutxira. Baten batzuk gogoratuko dira aspaldi samar Biafra gosearen adierazle zela, Vietnam gehiegikeria eta eromenaren irudi, Ekialde Hurbila borroka guztien arrazoi eta eragile.
Geroxeago horma eta hesien erorketa askatasunari lotuta zeudela ikasi genuen, eta Irak eta Afganistan amaierarik gabeko gerraren sinonimo bihurtu zitzaizkigun.
Baina, badirudi garai haietan denboraren abiadak beste logika bat zeukala, ordua orduaren atzetik zihoala, eguna egunaren ostean eta hilabete baten ondoren hurrengoa zetorrela. Orain, aldiz, denbora mugarik gabe azaltzen zaigu eta agian horregatik gertakariak non eta zergatik izan diren jakin baino lehenago iragana bihurtzen zaizkigu.
Baina, badira herri eta egoera batzuk beti denboran galduta azaltzen zaizkigunak. Zein gogoratzen da Somalian infernua orain dela 23 urte gauzatu zela eta sute hartan 10 milioi pertsona bizi direla inongo itxaropenik gabe? Kongon gerra eguneroko kontua bihurtu da, eta gosea, eta gabezia … baina, noiz azaltzen dira albiste nagusietan?
Ertamerika eguneroko albiste izan zen orain dela urte batzuk, sandinistak Nikaraguan, Farabundo Martí El Salvadorren, indigenen aurkako sarraskiak Guatemalan … baina, gaur egun zeinek daki han zer gertatzen den?
Desegindako herrialdeak dira, drogak, indarkeriak, ustelkeriak eta langabeziak denboran atzera eraman ditu bertako biztanleak, eta, gaur egun, albiste zirenean baino okerrago bizi arren ez dira inon azaltzen. Sahara eremu zabala da, hondar eta lur anonimoz betea, baina Mendebaldeko txokoan gutariko edozein baino zaharragoa den gatazka ezaguna bizi dute. Ez da konpondu eta ez dute konponduko 200 mila lagun azken 40 urtetan azukre tontorren gisa euri pean desegiten diren txaboletan bizi arren.
Esan ohi da hildakoak bizirik irauten duela norbaitek gogoan duen bitartean. Munduan asko dira itxuraz bizirik izan arren bizitza deitzen dugun honetatik aspaldi joan zirenak, inor ez delako beraiez gogoratzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.