Klima eta aldaketak
Ez dakigu klima aldatzen ari ote den. Aditu gehienek diote nabarmena, begi bistakoa dela gizakiok lurrari egindako kaltea, baina gehienak ez dira ausartzen klima aldatzen ari dela baieztatzera.Hala ere, garbi dago guk gure joerak eta portaerak aldatzen ez baditugu, lurra, izadia, hondamendira daramagula. Munduko boteretsuenak Parisen elkartuko dira ingurumenaz hitz egiteko, nola babestu aztertzeko eta, batez ere, gizateriaren etorkizuna ziurtatzeko zer egiteko prest diren finkatzeko.
Klima aldaketaz XX. mendeko 60ko hamarkadan hasi ziren aditu eta ekologista batzuk hitz egiten, baina lehen konpromisoak ez zituzten hartu gobernuek eta erakundeek 90ko hamarkada arte.Eta orduan ere gutxi batzuk bakarrik onartu zituzten sakrifizioak.
Azken 150 urtetan gizakiok aurreko lau mila urtetan baino gehiago kutsatu dugu lurra, eta hori gertatu da, alde batetik, muga gabe hazi garelako,7.300 miloi gara eta guztiok behar bertsuak ditugu. Bestetik, ezer begiratu gabe erre ditugulako baliabideak eta kontrolik gabe erabili ditugulako erregaiak.
Orain, derrigorrez, zer edo zer egin beharra dago, baina batzar guztietan eztabaida bera sortzen da. Herrialde pobreenek, edo orain arte atzerago izan direnek, diote ez dela zuzena hemendik aurrera guztiek ahalegin bera egitea,aberatsek,azken mendean Mundua menderatu dutenek askoz gehiago kutsatu dutela, kutsadura horretan oinarritu dutela euren bizimodu oparoa eta, orain, besteei, beraiek orain arte egin dutena ukatu nahi dietela.
Arrazoi osoa dute, baina itxuraz aukera gutxi dugu eta hemendik aurrerako konpromisoak guztiok bete beharko ditugu,gehiengoak gutxiengo bizimodu hori lortu ez badu ere.
Ingurumenaz eta ekologiaz sarri alor publikoaz gertatutakoa gertatu zaigu, guztiona izanik ez dela inorena. Inork ez ditu itsasoa, basoak, mendiak edo basamortuak norberaren ondasuntzat hartzen, beti iruditu zaigu hor izan direla hasieratik, hor daudela eta hor jarraituko dutela gu joan eta gero.Eta ezer gutxi axola duela guk egin dezakegunak.
Azken urtetan “kontzientzia” deitutako hori hedatu eta indartu egin da, batez ere, Mendebaldean, baina, zoritxarrez, oraindik egiten ez duguna, egiten duguna baino askoz ere handiagoa eta eraginkorragoa da, ondorioz, kontzientzia hori zabaldu eta sendotu den garai berean inoiz baino gehiago kutsatu eta hondatu dugu ingurumena.
Ingurumenaz eta ekologiaz hitz egiten hasi ginenetik, jarrera eta iritzi ezberdinak izan ditugu, eztabaidagai izan dira egin eta lortu beharrekoak. Baina itxuraz muturrera iristen ari gara, adituek diote arazoa ez dela politika kontua, gure etorkizuna, gizakion iraupena bera dagoela jokoan. Agian, horrexegatik, Parisen akordioren bat lor liteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.