Pariseko atentatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Seigarren susmagarri bat inputatuta Belgikan, atentatuen harira

Ostegunean atxilotu zuten, galdeketa egiteko. Epaile aurrera eraman dute, eta inputatzea erabaki dute.
Belgikako poliziaren artxiboko irudiak, Pariseko atentatuen ostean
Belgikako poliziaren artxiboko irudiak, Pariseko atentatuen ostean. EFE

Belgikako Fiskaltzak ostiral honetan jakitera eman duenez, seigarren susmagarri bat inputatu dute, ''atentatu terrorista eta talde terroristaren ekintzetan parte hartzea'' egotzita.

Azaroaren 13ko Pariseko atentatuen harira irekitako ikerketaren baitan atxilotu zuten ostegunean, galdeketa egiteko. Epaile aurrera igaro ostean, instrukzio epaitegiak inputatzea erabaki du, Fiskaltzak ohar batean jakitera eman duenez.

Atxiloketa gehiago

Horrekin batera, Poliziak beste bi atxiloketa egin zituen ostegunean, Verviers udalerrian egindako miaketetan. Bi lagun hauek, baina, aske utzi dituzte jada. Bestalde, hilabete batez luzatu dute Ali O.-ri ezarritako behin behineko atxiloketa.

Brusela, normaltasunera bidean

Ikerketak aurrera egin ahala, Brusela normaltasunera itzultzen hasi da, alerta gorenik gabeko lehen egunean. Hala ere, 3. mailan jarraitzen du alerta horrek (guztira 4 maila dira).

Bestalde, metroa erabat zabaldu dute, baina ordutegia murriztuta; horrekin batera, Gabonetako merkatua inauguratu dute, baina ordu kopurua murriztuta eta segurtasun neurri zorrotzekin.

ri zorrotzekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X