Jihadismoaren kontrako borroka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun atxilotu dituzte Belgikan, Parisko atentatuekin harira

Bruselako Molenbeek eta Saint-Josse-Ten-Noode barrutietan bost miaketa egin ditu Belgikako Polizia federalak.
BRUSELA, ALERTA-MAILA GORENEAN (BELGIKA) EFE
Kalean dagoen polizia kopurua nabarmen hazi da Parisko atentatuak izan zirenetik. EFE

Belgikako Polizia federalak bi lagun atxilotu ditu gaur jihadismoaren kontrako beste operazio batean, herrialde horretako Fiskaltzak ohar batean jakinarazi duenez. Operazioak Parisko atentatuekin zerikusia dute, honen hitzetan.

"Bi lagun galdekatuko dituzte", dio Fiskaltzak banatutako oharrak, bestelako informaziorik eman gabe.

Atxiloketak Molenbeek-Saint-Jean (Brusela erdigunetik gertu dagoena) eta Saint-Josse-Ten-Noode barrutietan egindako bost miaketetan egin dituzte.

Salah Abdeslam Parisko atentatuetan parte hartu omen zuen ekintzailearen eta honi lagundu ei zion Mohamed Abriniren inguruko informazio biltzea zuen helburu operazioak.

Fiskaltzaren arabera, "aparteko gorabeherarik gabe" egin dituzte miaketok.

Igandean beste operazio bat egin zuen poliziak, Abdeslam Molenbeeken ezkutatuta zegoen susmoa baitzuen. Operazioan, baina, ez duten inor atxilotu.

Atentatuak izateko arrisku handia dagoela eta, 3. alerta mailan (lau dira, guztira) dago Belgika. Polizia eta militarrak nonahi daude, eta eskolak eta eraikin publikoetako segurtasuna handitu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X