Bakea eta konponbidea
Aste honetan 20 urte bete dira Daytongo akordioak sinatu zituztela. Hitzarmen honen bidez, Bosnia eta Hertzegovina astindu zuen gerrari amaiera eman zioten. Azken 20 urtetan Munduan eta Europan gauza asko gertatu dira, baina Bosniako gerra benetako mugarria izan zela esan genezake. Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europan ez genituen horrelako basakeria eta gorrotoa ikusten.Urtetan, bizilagunak, lagunak, familia bereko kideak izandakoak, egun batetik bestera etsai bihurtu ziren eta elkarrekiko erakutsi zuten amorruak eta mendeku goseak Europa astindu eta aspaldiko mamuak berpiztu zituzten.
Izugarrikeria hauen gailurra Srebrenicako sarraskia izan zen. Bosniako hiri hau Nazio Batuek babes eremu izendatu zuten eta kasko urdinen babespean zegoen. Soldaduen zaintzapean izango zirelakoan bertara joan ziren milaka musulman bosniar. Soldadu serbiarrek, Ratko Mladic jeneralaren zuzendaritzapean hiria inguratu zuten. Handik aurrera gertatu zena gizateriaren zitalkeriaren historian letra handiz idatzita dago. Soldadu serbiarrek kasko urdinak umiliatu zituzten eta hauen buruek koldarkeria lotsagarria erakutsi zuten. Serbiarrek 17 eta 65 urte arteko gizon guztiak hartu eta autobusetan eraman zituzten. Guztiak hil egin zituzten eta hobi ugari eta ezkutuetan lurperatu. Ziur aski hilketa honek alarma guztiak piztu zituen Mendebaldean, eta Estatu Batuek eta Europar Batasunak negoziazio mahaian eserarazi zituzten borrokan ari ziren 3 taldeetako buruak eta Daytonen su-eten akordioa sinatzera behartu.
Akordio hark gerrari amaiera eman zion, baina ez zuen gatazka konpondu, areagotu baizik. Daytongo hitzarmenak eztabaida handia eragin zuen Europan, bakea lortzeko, tiroei eta erasoei amaiera emateko, Mendebaldeak begiak itxi zituelako eta borreroak bake mahaian onartu.
Daytongo akordioek Bosnia eta Hertzegovina bitan banatu zuten eta gerra piztu eta garbiketa etnikoa egin zutenei arrazoia eman zien, azken finean hauen ereduen arabera antolatu zutelako gerra ondorengo gizartea. Adibide gisa akordio horretako atal hau: Bosniako erakundeetara euren burua aurkeztu ahal izango dute, bakarrik serbiarrek, kroaziarrek eta musulmanek. Ezingo dute aurkeztu Bosniako judutarrek, ijitoek, hungariarrek, esloveniarrek edo errumaniarrek. Hiru talde nagusiek beto eskubidea izango dute edozein erabaki atzera botatzeko. Talde bakoitza lur eta hiri jakin batzuetan kokatuko da eta lurrak trukatuko dituzte bakoitza bere kideekin bizi eta egon dadin. 20 urte pasa ondoren indartsu segitzen duen bereizketa finkatu zuten akordio haiek.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.