Konpromisoa
Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako atentatua gertatu zela urtea bete ondoren, orduan eta azaroan Parisen izandako erasoak direla eta, dezenteko eztabaida piztu da. Alde batetik, atentatuei emandako eta eman beharreko erantzunaz, eta bestetik, atentatuak jasan dituztenek izandako jokaeraz.
Charlie Hebdoren azken azalak kalashnikov fusila daraman jainkoa erakusten digu eta erlijioen eragina gaitzetsi, baina askori iruditu zaio jainko horrek kristauen jaungoikoaren antz handia duela, eta ondorioz, erabaki dute aldizkariko arduradunak eta margolariak beldurtu egin direla eta ez direla ausartu Ala,,musulmanen jainkoa berriro kritikatzen. Sareetan ugari izan dira kritikak ustezko atzerapauso horrengatik.
Europan izandako atentatuei, eta batez ere, azaroan Frantzian izandakoei emandako erantzuna ere polemikaren sortzaile izan da. François Hollande presidenteari eta Valls lehen ministroari leporatu diete George Bushek 2001ean izandako jarrera bera izatea, eredu hura hartzea indarkeriari erantzuteko eta gogor kritikatu dituzte larrialdi-egoera ezarri eta poliziari eskumen handiagoak ematea.
Europako mendebaldean, eta oro har, gizarte irekietan guztia kritika liteke eta horretan oinarritzen da gure bizikidetasuna, esateko, egiteko eta mugitzeko askatasunean. Baina, azken atentatu hauek sortu duten egoerak galderak eragiten ditu, baina, batez ere, erantzunak eskatzen ditu.
Gutariko bakoitza zer egiteko prest dago gure gizartea babesteko, gure bizitzeko era defenditzeko, norberaren askatasuna urratu ez dezaten?. Ziur aski egoera batzuen aurrean beldurra izateak edo gobernuek hartutako erabaki zenbaitek kritikak merezi dituzte eta emandako erantzuna beste bat izan zitekeen.Baina, guk egoera horretan zer egingo genuke? Gaur egun, Europan berdin al da Eliza Katolikoa kritikatzea edo Estatu Islamikoaz barre egitea? Erantzun bera eragiten al dute? Gure lana eta gure bizitza arriskuan balego, zer egingo genuke? Gobernu demokratikoen mugak non daude?
Oso erraza da etxeko edo lagunarteko babesean ausarta izatea; gaur egun, gainera, gure jarrera ausart hori mundu guztira zabal liteke gelako ordenagailuan kolpe batzuk emanda. Baina, baton batzuek erabakiak hartu behar dituzte, segurtasuna gehitu eta askatasuna mugatu … Gai al ginateke bi esparru horietan gurutzatu ezin litezken marrak ezartzeko? Guretzat eta beste guztientzat izango direla jakinda gainera?
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.