Lilura
Esan ohi da lorpenak ez direla neurtzen eskuratutakoaren arabera, aurrez jarritako helburuen arabera baizik. Horregatik batentzat arrakastaren gailurra dena, bestearentzat etsipenaren adierazle izan liteke. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik ez da izan Munduan Barack Obamak beste ilusio eta lilura sortu duen ordezkari politikorik.
Mijail Gorvachov aldaketa handi eta garrantzitsuen eragile izan zen, baina beregandik ez genuen ezer espero, gehienok ez genuelako ezagutzen. Obama aldiz aro berri baten adierazle eta ikur bihurtu zitzaigun, bazirudien edozer gauza lor zezakeela,guztiok harrapatu gintuen eta presidente izendatu eta handik gutxira Bakearen Nobel Saria eman zioten,ez dakigu zehatz zergatik.
Barack Obama aro berri baten aitzindari izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidente beltza, gaztea eta ondo prestatutakoa. Hizlari bikaina eta gizon erakargarria. Bere mezuetan ordura arte AEBetako presidente bati inoiz entzun gabeko hitzak entzun genituen: berdintasuna, bazterketa eta arrazakeria eza, bakea eta elkarrizketa, klima aldaketaren arriskua, elkarrekin lan egin beharra, etsaiekiko lankidetza…
Mundua aldatzeko prest iritsi zitzaigun Obama.2009an presidente ardura hartu zuenean Estatu Batuek eta Mendebaldeak azken 80 urteetan ezagututako krisi ekonomikoa larriena bizi zuten.
Bere aurrekoak, Georges Bushek bi gerra hasi eta Mundua erabat nahastu zuen, Estatu Batuak berriro deabru beltza bihurtu ziren askorentzat, Guantanamok eta Abu Ghraibek zalantzan jarri zituzten giza eskubideak eta demokrazia… Eta orduan azaldu zen Barack Hussein Obama, gaitz guztiak konponduko zituen zaldun ausarta.
Obamaren bigarren agintaldia urteaz batera amaituko da eta ez dakigu hemendik urte batzuetara historia liburuek zer esango duten. Baina zalantzarik gabe Obama frustrazioaren historia izan da, sortutako itxaropenetik lortutakora alde handiegia dagoelako.
Obamak goraipamenak merezi ditu, hitzaldi hunkigarriak egin ditu, gizakiok berdinak garela gogoratu digu, gizateria bat dela azpimarratu du behin eta berriz, eta mundu hobea lortzeko zein den bidea azaldu du. Baina Obamak batez ere erakutsi digu zein zaila den politikan eta diplomazian, ustez garbi dagoena, ukaezina edo egokia dena lortzea munduko pertsona boteretsuena izan arren.
Tresnak eta baliabideak eduki arren, jende askoren interesak uztartu behar ditugunean miraririk ez dago, eta gehienetan nahi eta ahal dugunaren artean beste zeozer aukeratu beharra dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.