Aurrera eta atzera
Aurrerapena zer den zehaztu eta ondo finkatzea ez da batere erraza, besteak beste, batzuentzat aurrera egitea dena beste askorentzat atzerapausoa delako. Aurrerapena litzateke gehiengoaren ongizatea sendotuko duten erabakiak hartu eta proiektuak martxan jartzea. Eguneroko jarduera errazagoa bihurtuko luketen tresnak eskuratzeko aukera ematea gehiengoari. Aurrera egitea atzean utzitakoan oinarrituta, helburu berriak finkatuz. Horrela esanda, badirudi, ez dagoela zalantzarik eta guztiontzako gauza bera dela aurrerabidea, guztioi mesede egiten digula.
Egun hauetan munduko boteretsuenek urteroko hitzordua dute Suitzako Davos hirian; batzar honetan, munduak dituen erronka nagusiak dituzte aztergai. Aurten, teknologiak gure eguneroko bizitzan duen eragina izan dute aztergai, eta aditu batzuek alarma deia zabaldu dute, datozen bost urtetan teknologia, eta, batez ere, robotizazioaren ondorioz, industria alorrean 7 miloi lanpostu galduko direlako.
Californiako Silicon Valleyn ikerketa, teknologia, aurrerapena, hobekuntza … hitz magiko eta sakratuak dira. Munduko gazte prestatuenak mundu hobe baten bila omen dabiltza etengabeko berrikuntzaren bidez. Handik atera dira azken urtetako teknologia tresna bikainenak, mundua goitik behera aldatzen ari direnak, baina Silicon Valleyn sortutako oro bikaina al da? Zer esan dakioke 50 urteko langileari, gazte hauek asmatutako robotak lana berak baino hobeto eta merkeago egiten duelako lanik gabe geratzen denean, birziklatzeko aukera txikiena ez badu ere?
Horrelako kezkak azaldu dituen jendeari aurrerabideen aurka egotea leporatu izan zaio beti, atzerakoia izatea historiaren bidean oztopoak jartzeagatik. Baina, oraingo honetan, kezka eta zalantzak erakutsi dituztenak munduko boteretsuenak eta aberatsenak dira, berez horrelako aurrerapenen alde egon beharko luketenak beraien mesedetarako direlako.
Horietako batzuk Davosen galdetu dute nola orekatuko diren lanpostu galera horiek, non sortuko diren lanpostu berriak langile hauei eta atzetik datozenei lana emateko, nola lortuko ditugun gizarte orekatuak gero eta gehiago badira baztertuta geratzen direnak, kontsumitzeko aukerarik gabe eta ondorioz ekonomiari hauspoa emateko modurik gabe daudenak etengabe ugaritzen ari badira. Aurrerapenaren alde dauden hauek sarri aurrerapen hori bidegabea bada ere, kezka erakutsi dute gizakia zorionez edo zoritxarez taldean bizi den izakia delako eta norbera egoera bikainean egon arren nekez biziko delako ondo inguruan pobrezia, ezina eta haserrea besterik ez baditu. Aurrerapena, hala ere, etenik gabeko aurrerabidea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.