Beldurra eta erantzuna
Beldurrak, eta, batez ere, izuak itsutu egiten gaitu, are gehiago aurre egin behar diogun arriskua ezagutzen ez badugu edo gerta dakigukeena ulertzeko zailtasunak baditugu. 'Terrorismoa' hitzaren erabilerak beti eztabaida sortu izan du, bakoitzaren pentsamoldearen arabera iruditu zaigulako jokaera batzuk terrorea sortzeko apropos egindakoak zirela, beste batzuk, aldiz, terrore horri erantzutekoak. Baina, ez dago zalantzarik Estatu Islamikoak Europan egin dituen atentatuek helburu garbia dutela; beldurra eta izua zabaldu, euren nahigabeetan omen dugun erantzukizunagatik, beraien oinazeez jabetu gaitezen eta, azken finean, jarrera eta jokaera alda ditzagun.
Azken urte hauetan bizi dugun gatazkaren nondik norakoak aztertzen hasteak luze joko liguke, baina, arriskuari eta beldurrari emandako erantzuna neurtzea errazagoa izan liteke. Belgikan egin duten inkestaren arabera, Bruselako atentatuen ondoren bertako biztanleen % 58 haserre bizian da, amorrua dute eta erantzunen bat eman nahi diote erasoari. %18, berriz, oso beldurtuta dago.
Horrelakoak gertatzen direnean herritarren lehen erantzuna izan ohi da agintariei eta poliziari kontuak eskatzea, non egon diren galdetzea, izugarrikeria ez galarazi izana leporatzea. Barrutik sortzen zaiguna da berehalako erantzunen bat ematea, min egin digutenei edo gure egunerokotasuna arriskuan jarri nahi dutenei egin duten kaltearen neurriko kolpea itzultzea. Benetan arriskua gainean sentitzen badugu segurtasun neurriak eskatzen ditugu, gure bizitza babesteko hartu beharreko neurriak har ditzatela eta indarra erabili behar bada erabili dadila.
Egunak pasa ahala eta hasierako emozioak epeltzen direnean ohartzen gara segurtasun neurri zorrotz horiek lehendabizi guri egin behar digutela kalte eta, agian, muga batzuk jarri behar ditugula. Zuzenean neurri horien ondorioak pairatu behar baditugu, gure erantzuna atentatuei emandakoa bezain sutsua izan liteke.
Egoera hauetan bidea aurkitzea ez da batere erraza. Erabateko segurtasuna ezinezkoa da, are gehiago, segurtasun hori urratu nahi duena bere buruaz beste egiteko prest badago.Segurtasuna eta askatasuna uztartzea ere benetan zaila da, bakoitzak jarrera eta iritzi ezberdina dugulako egin beharrekoari buruz.
Sentimenduak eta emozioak alde batera utzita, hotz-hotzean auzia aztertuz, ondorioa gehienetan bera izan ohi da. Manta motzen gisa, segurtasunak bularra babesten digunean oinak hotz sentitzen ditugu; askatasunak hankak berotzen dizkigunean, berriz, bularra biluzik azaltzen zaigu.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.