Irabazi eta galdu
Aspaldi esan ziguten gerra egiteko era aldatu egin dela, gaur egun zaila izango dela bi armada aurrez aurre ikustea, Von Clausewitzen estrategia-arauak gauzatu nahian. Gerra egiteko moduaz gain, gerra aurrekoak eta ondorengoak ere aldatu omen dira eta gaur egun ezinezkoa omen da egiaztatzea noiz amaitu den gerra edo zeinek irabazi duen.
XXI. mendeari 2001eko atentatuek eman zioten hasiera, handik aurrera zehatzezina den etsaiaren atzetik gabiltza. Afganistanen sartu ginen ,baina ez dakigu talibanak menderatu ote ditugun, hala ezer lortu gabe atera beharko dugun bertatik. Irakera ere joan ginen, eta piztu genuen gerra ez da amaitu eta inguruko herrialdetara zabaldu da.
Baina armen bidezko enfrentamenduak zertan diren neurtu litezke, besterik ez bada tiro eta leherketen hotsen bitartez, beste borroka batzuen egoera neurtzea askoz ere zailagoa da. Estatu Islamikoaren aurka edo muturreko talde musulmanen kontrako borroka antolatu eta prestatzerakoan, behin eta berriz entzuten dugu indarkeria gauza bat dela, baina batez ere beraien aurka duguna beraien ideologia dela, ezin dugula onartu Erdi Aroko gizartera itzultzea. Mendebaldeko gizarteak egindako iraultzak, emandako aurrerapausoak, izandako lorpenak ezin ditugula alde batera utzi eta hor ez dugula amore emango, hori defendatzen ari garela, gure kultura eta zibilizazioaren alde egiten dugula borroka.
Mendebaldeak eta Iranek, urtetako negoziazioen ondoren, Teheranek garatutako programa nuklearrari buruzko akordioa lortu zuten.Hitzarmena sinatu ondoren, Iran zerrenda beltz guztietatik atera genuen eta Nazio Batuek Iranen aurkako zigorrak bertan behera utzi zituzten: ondorioz, ateak ireki genizkien Iranekiko harremanei, batez ere, hartu-eman ekonomikoei.
Aro berriari hasiera emateko, Hasan Rouhani Irango presidentea Europako zenbait herrialdetan izan da eta bidai horretan berriro sartu zaizkigu gure borrokekiko zalantzak. Italian Rouhanik bisitatu beharreko leku guztietan biluzik zeuden irudi eta estatuak kendu edo estali egin zituzten. Frantzian bi presidenteek egin beharreko bazkaria bertan behera utzi zuten, presidente irandarrak bere mahaian ardoa izan ez zezan, alkohola gertu ikusi ez zezan. Air France konpainiak, Iranera iristen diren hegazkinetan doazen tripulazioko emakumeak burua estaltzera behartuko ditu eta jantzi egokiak,ez ohikoak janztera … Ez dakigu jokaera hauen benetako eragilea eta helburua zein den.Bestearekiko errespetua? Ohitura arrotzei begirunea erakusteko borondatea? … ala negozioa egiteko aukera emango digunaren aldeko jarrera lortzea, horretarako gure mendetako lorpenak ate ostean utzi behar baditugu ere?
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.