Legeak eta epaiak
Akordioa lortuko balute, munduko merkatu handiena sortuko litzateke, alde honetako 500 miliei bestaldeko 310 milioiak gehituko genizkiokeelako. Guztion artean munduko aberastasunaren % 60 pilatzen dugu.
Esparru zabal eta aberats horretan enpresek, kapitalek eta inbertsioek ez dute apenas mugarik izango, arauak bateratuko dira eta lehia baldintzak zehaztu. Negoziazioaren muinak hiru ardatz ditu: zergak, arauak eta arbitrai auzitegia.
Zergei dagokionez, ez dirudi eragozpen handirik izango denik, gaur egun, nahiko arinak dira eta gai eta alor batzuk kenduta bi aldeek erraz lor lezakete ados jartzea. Arau eta legeetan oztopoak handiagoak dira, azken finean, enpresek lehiarako izango dituzten baldintzak eta mugak finkatu beharko dituztelako.
Langile bati kontratua egiterakoan, pertsona horren eskubideak betetzerakoan, alor publikoak eta alor pribatuak izango dituzten esku-hartze aukerak, zerbait ekoizteko gainditu litezken mugak eta urratu ezinak … Guzti hori finkatu beharko dute.
Eta guzti hori finkatu ondoren, arau bat bete ez delako edo legeren baten irakurketan adostasun eza sortu delako tribunaletara jo ezkero, epaia zeinek erabaki beharko duen ere adostu beharko dute. Estatubatuarrek nahiago dituzte epaimahai pribatuak; Europak dio epaileak eta justizia hor daudela eta beraiek direla horretarako egokienak.
Akordioaren alde daudenek diote aberastasuna sortuko duela, ekonomia suspertu eta hazkundea handituko duela, lan aukera gehiago izango dugula eta guztiok hobeto biziko garela. Aurka direnek diote, berriz, akordio horrek, batez ere, enpresa handiei, multinazionalei eta lobbyei egingo diela mesede.
Langileok eta, oro har, herritarrok eskubideak galduko ditugula, batez ere, Europan. Osasun publikoa, hezkuntza eta estatuaren babesa, aldiz, arrisku larrian jarriko dituela diote aurka diren taldeek. Negoziazioak, orain, dela hiru urte hasi ziren eta, itxuraz, luze joko dute, akordioa ez delako batere erraza.
Seguruenera, alde daudenek arrazoi zati bat dute eta aurkakoen beldurrek badute oinarria. Aberastasuna sortuko da, baina ikuskizun da nola banatuko den. Lanpostu gehiago izango da, baina nolakoak ez dakigu. Enpresa handiek abantaila nabarmenak izango dituzte ertain eta txikiekiko lehian …
Barack Obamak dio hitzarmena ona dela guztiontzat eta ez zaiela beldurrik izan behar akordioa arautuko duten legeei, baina hortxe dago auziaren mamia. Legeak zuzenak eta egokiak balira, hemen eta beste edozein lekutan, fiskalak, abokatuak eta epaileak alferrik leudekeelako, baina negoziazio hauetan onartuko dituzten hauek indar gabe utz lezakete orain artekoak eta batez ere oinarririk gabe orain arte sendoa uste genuena.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.