Albisteak
Baina, komunikabideetan, eta azken urtetan sare sozialak deitutakoetan, ia beti albiste txarrak edo kezka eragiten dutenak aurkitzen ditugu. Oso gutxitan azaltzen zaizkigu poza edo itxaropena sortzen duten berriak, eta argitaratzen direnetan ez dituzte kokatzen ordu eta orrialde “serioetan”.
Azken urte hauetako albiste nagusiei begi kolpe bat eman ezkero, indarkeria, ustelkeria, gaitza eta hondamendiak azaltzen zaizkigu nonahi. Jendeak ondo kokatuta dauzka Siria, Afganistan, Irak … garai batean Bosnia-Herzegovina, Nikaragua edo El Salvador izan zituen legez.
Leku batzuk, aldiz, ez dira sekula azaltzen komunikabideetan. Norvegia, Finlandia edo Kanada ez dira albiste iturri ezbeharren bat edo zorigaiztoko gertaeraren bat izan ez bada. Komunikabideei buruzko eztabaidak sarri sortzen dira, baina askotan azaltzen denak dio ia zer zabaldu eta argitaratu beharko luketen komunikabideek, benetan interesgarria dena, gizartea aldatu edo hobetzeko balio lezakeena, edo jendeak nahi duena, jendeak nahi duela uste dugun hori …
Gaur egun, komunikabide gehienek, handienek behinik behin, antzerako albisteak zabaltzen dituzte eta zerrendan beti nagusi dira zorigaitza dakartenak. Kanada herrialde eredugarria da, sorreratik demokrazia sendoa, osasun eta hezkuntza sistema bikaina du, gizarte garatua eta beste herrialdeekiko eta arazoak dituztenekiko beti elkartasuna erakutsi du. Suedia, Finlandia, Zeelanda Berria edo Norvegiari buruz gauza bera esan genezake, baina herrialde hauek, herrialde hauetan gertatzen dena ez dugu ezagutzen, itxuraz, ez zaiolako inori interesatzen.
Orain artekoa egia bada, onartu beharko genuke albisteak txarrak direla ia beti, ikusmina sortzen digutena besteen zorigaitza, heriotza, gaixotasuna eta oinazea direla. Edo behintzat, hori uste dutela komunikabideetan zer argitara atera eta zer ez erabakitzen dutenek. Esan ohi da albisteek epe bat dutela, ondoren ikuslea, entzulea edo irakurlea aspertu egiten dela, interesa galtzen duela. Horregatik ,sarri, eguna joan eta eguna etorri leku guztietan azaldu den albistea bat batean desagertu egiten da, leku horretan gerra, hondamendia edo tragedia bere une larrienean egon arren.
Azken asteotan, errefuxiatuak ez dira apenas azaltzen, Iraken badirudi gerra amaitu dela, Siria ahaztuta geneukan siriarrak ate joka etorri zaizkigun arte … Ez dakigu guzti hau zergatik gertatzen den, baina badirudi gizakiak bere ongizatea berresteko besteen ondoeza behar duela, besteen sufrikarioaren handitasunak gure zorionaren neurria adierazten digula. Edo ez …
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.