Libiako bando baten alde egin dute munduko potentziek
Libiako gerran ari den aldeetako bati babesa ematea erabaki dute AEBk, Europako herrialdeek, Errusiak, Txinak, Saudi Arabiak, Persiar golkoko monarkiak, Egiptok eta Turkiak atzo Vienan egindako bileran. Libiaren zati bakar bat kontrolatzen duen Batasun Nazionaleko gobernuari armak eman nahi dizkiote, eta horretarako Nazio Batuen Erakundeak ezarritako armen enbargoa bertan behera utzi nahi dute.
2011z gero, Gadafi boteretik kendu eta ondoren gerra zibilean hil zutenetik, Libia bi zatitan dago banatua. AEBk, Frantziak eta Erresuma Batuak Libian egindako bonbardaketen bidez, Gadafiren amaieran paper garrantzitsua jokatu zuten. Baina Iraken gertatutakoa errepikatu da: Bushek hitz emandako herri demokratiko eta batua beharrean, Irak mila zatitan apurtutako eta bakerik ezagutu ez duen herria da.
Libian ere istorioa errepikatzen ari da. Al-Qaidak eta Estatu Islamikoak etekina atera nahi izan diote Libian boterea irabazten joateko. Horrek mendebaldeko potentzien ardura eragin du, eta dirudienez, baita arabiar, errusiar eta txinatar gobernuena ere. Horretxegatik erabaki dute herrialdean dauden bi gobernuetako bat armaz hornitzea. Zirt edo zart erabakiko zuten, ez baitago inolako zantzurik Tripolin dagoen gobernua Tobruken dagoena baina hobea dela esateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.