BAHIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boko Haramek bahitutako 97 emakume erreskatatu dituela dio Nigeriak

Nigeriako Gobernuaren arabera, herrialdearen iparraldean, baso batean, aurkitu dituzte emakumeak, erreskate-talde berezien laguntzari esker.
boko haram nigeria EFE
Emakume bat Boko Harameko ustezko bahitzaileen izenak jasotzen dituen kartelari begira EFE.

Boko Haram talde terroristak Nigerian bahitutako 97 emakume, tartean haurrak, erreskatatu ditu, bart, herrialde horretako Armadak.

Lehen informazioen arabera, Nigeria iparraldean egon dira bahituta, eta erreskatatu dutenetako bat Chiboken, 2014an, bahitutako 219 nesketako bat da.  Usman Sani Nigeriako Armadako bozeramaileak, agiri baten bidez, jakitera eman duenez, Serah Luka da neska hori.

Muhammadu Buhari Nigeriako presidentea, ostegun honetan,  Amina Ali asteon erreskatatu duten beste neskatoarekin bildu da. Hori ere, orain bi urte Chiboken bahitu zuten. Sambisa inguruko baso batean aurkitu zuten, ihesean zebilela.

Damboan abiatu zuten, orain bi egun, operazio militarra, eta Boko Haramen gotorleku bilakatu diren oihanak arakatzen ari zirela aurkitu dituzte 97 emakumeak. Nigeriako Gobernuak zabaldu duenez, Boko Hameko 35 kide hil ditu Armadak operazio horretan.

Duela hilabete batuk, agintari nigeriarrek esan zuten Boko Haram "teknikoki deseginda" zegoela. Dena dela, Chiboken bahitutako nesken arrastorik ez dute, oraindik.

dute, oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X