Turismoa
Bidaiariak bidaldiari berari ematen dio garrantzia, aldaketari, mugitzeari. Turistari, berriz, bidaiatzea, beste edozein produkturen gisa kontsumitzea leporatu izan zaio. Taldean mugitzea, dagoen lekuaz jakin-minik ez azaltzea eta inguruaz errespetu falta. Guztiok, noski, gure burua bidaiaritzat dugu, eta ‘besteak’, jendea da turista.
Jendea beti mugitu izan da. Bidaiariak eta abenturazaleak ez dira inoiz falta izan, baina, turismoa deitzen dugun hau, denbora librean, aisialdian egiten ditugun bidaiak eta joan-etorriak, kontu berria da. Bigarren Mundu Gerra ondoren Europan eta Estatu Batuetan bost eguneko lan astea, ordaindutako oporrak, soldata egokiak eta lan baldintza hobeak lortu genituen. Garraiobideak eskuratzeko aukera izan genuen eta, oro har, ia edozeinek bidaiatzeko aukera izan zuen. Joan zen mendeko 50eko hamarkadan munduan 25 miloi turista zeuden, 25 miloi pertsona mugitu ziren jakin-min edo gozamen hutsagatik. 70eko hamarkadan 190 miloi izan ziren eta, gaur egun, 2.000 miloi izan gaitezke.
Turismoari buruz eta turismoaren eraginari buruz normalean aldeko iritzia izan dugu. Giza jarduera handiena da, lanpostu asko sortzen du, aberastasuna banatzeko balio izan du, inbertsio publikoak indartu eta ugaritzen ditu, besterik ez bada turistak erakartzeko. Kulturen nahasketa eta komunikazioa ere sortzen du, beste pertsona, ohitura eta pentsamolde batzuk ezagutzeko balio du. Leku atzeratu eta itxietan jendearen mentalitatea aldatu izan du, kanpotik zetozenen ideiek eta harremanek eraginda … Baina, giza jarduera orok bere mugak ditu eta itxuraz hemen ere marra batzuk urratu eta egokia zena desegoki bihur dakiguke. Leku batzuetan eguneroko turistak bertako biztanleak baino ugariagoak dira. Zenbait hiritan turismoari eman beharreko erantzunak bertakoen beharrek baino garrantzi handiagoa du eta kanpotarrek lehentasuna dute hiriaren antolaketa eta etorkizuna finkatzerako orduan.
Zalantzak, beldurrak eta kexak hasi dira, agian, dirua baino garrantzitsuagoak diren beste kontu batzuk izan litezkeelako. Agian, gure bizilekuak parke tematikoak bihurtzeko zorian gaudelako. Agian, turista horien joan-etorriek mugaren bat izan beharko luketelako. Agian, gogait eginda gaudelako. Edo, agian, entenditzen hasi garelako zer sentitzen zuten, garai batean bisitan joaten ginen herri eta hiri haietako biztanleek pentsatu eta adierazten ez zuten hura.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.