Turkiar mugazainek muga zeharkatu nahi zuten zortzi siriar hil dituzte
Gutxienez zortzi siriar, familia bereko lau emakume eta hiru ume tartean, hil dira Turkiako mugazainek egindako tiroen ondorioz, Turkian sartzen saiatzen ari zirenean, Siriako Giza Eskubideetarako Behatokiak emandako informazioaren arabera. Siriako oposizioaren esanetan, hildakoak hamaika dira, baina Turkiako Armadak, aldiz, ezeztatu egin du albistea.
Larunbatetik iganderako gauean jazo omen zen gertakaria, errefuxiatuak Jirbet al Juz muga-herritik Turkiara sartzeko ahaleginean ari zirenean.
Behatokiaren arabera, orain arte 60 errefuxiatu siriar hil dituzte mugan tiroka Turkiako indarrek, errefuxiatuak herrialdetik ihes egin nahian ari zirela.
Hamaika hildako, Siriako oposizioaren arabera
Siriako Koalizio Nazionalak baieztatu egin du jazotakoa, Turkiako Gobernuak daturik eman aurretik, baina Siriako oposizioaren arabera, hildakoak hamaika dira, denak familia berekoak.
"Atsekabetuta gaude, Turkiako militar batzuek 11 zibil siriar hil dituztelako, herrialde horretan sartzen saiatzen ari zirela", zabaldu dute ohar baten bidez, eta "gertatutakoa berehala ikertzeko, xehetasunak argitzeko eta arduradunak topatzeko" eskatu diote Turkiako Gobernuari.
Horren arabera, "Turkiako agintariek gogorarazi egin behar diete mugan dituzten tropei ezin dutela indarra erabili errefuxiatuen aurka, ez akats baten ondorioz, ezta nahita ere".
Turkiako Armadak ezeztatu du
Turkiako Armadak, aldiz, ezeztatu egin du albistea: "Salaketa hauek ez dira egia. Bart muga legez kanpo zeharkatzeko ahalegina egon zen, baina ez genuen jendearen aurka tiro egin zuzenean", esan du Armadak agiri batean. "Ohartarazteko tiroak izan ziren, eta, horien ondorioz, zazpi edo zortzi laguneko talde bat basora bueltatu zen, korrika", azaldu du.
Albiste gehiago mundua
Hamasek dio Gurutze Gorriak bahituak artatu ahal izango dituela Israelek Gazan laguntza jasotzeko korridoreak irekitzen baditu
Hamaseko miliziek ukatu egin dute bahituei tratu txarrak eman izana, eta bahituek Gazako herriak jasotzen duen "janari bera" jasotzen dutela esan dute.
Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroak Gaza "erabat okupatzea" eskatu du
Horren aurrean, Benjamin Netanyahuk azpimarratu du statu quo erlijiosoa ez dela aldatuko, eta Hamasek eta Jordaniak "probokazioak" leporatu dizkiote Israeli.
Gazatik beka batekin iritsitako ikasle bat kanporatu du Frantziak, mezu antisemitak zabaltzea egotzita
Nour Attaalahk, 25 urte dituenak, "juduak edonon hiltzeko" deia egin zuen, eta Hamasek 2023ko urriaren 7an bahitutako israeldarren exekuzioen "bereizmen handiko irudiak" hartzeko eskatu zuen.
Bigarren sumendi bat erupzioan hasi da Errusiako ekialdean, 8,8 graduko lurrikararen ostean
Krasheninnikov sumendia, Errusiako Kamtxatka penintsulan kokatua, erupzioan hasi da igande honetan, ehunka urte inolako jarduerarik gabe eman ondoren, eta asteazkenean Richter eskalan 8,8ko indarra izan zuen lurrikararen ostean. Azken 24 orduotan, hamar lurrikara nabarmen baino gehiago izan dira inguru horretan.
Leon XVI .a aita santuak deia egin die gazteei "gauza handiak lortzea " helburu izateko eta kontsumismoa baztertzeko
Erroman eginako Gazteen Jubileua ixteko, aita santuak elkartasuna adierazi die Gazan eta Ukrainan gerra pairatzen ari diren gazteei.
Gizon bat espetxeratu dute Frantzian, emaztea mozkortzea egotzita, beste gizon batzuekin sexu-harremanak izatera behartzeko
62 urteko gizonezkoari emaztearen baimenik gabe topaketak antolatzea leporatzen diote, Gisele Pelicoten kasuaren eskandalua gogorarazten duen kasu batean.
60.000 pertsona inguru manifestatu dira Tel Aviven, Gazan bahituen bideoak zabaldu ostean
Gazako gatibuak Israelera bueltan eramango dituen su-eten akordio bat eskatu dute, ohi baino jende gehiagorekin egindako protesta jendetsuan, horien bideo batzuk zabaldu ostean. Bideo horietan, bahituek muturreko argaltasuna erakusten dute eta akordio bat eskatzen diete agintariei. Israelek 104 pertsona hil ditu azken orduotan Gazako Zerrendan.
Hamasek dio ez dela desarmatuko Estatu palestinar bat ezarri arte
Horrela erantzuten dio Steve Witkoff AEBk Ekialde Hurbilean duen mandatariari, talde islamista armak uzteko prest zegoela esan ondoren.
Gazako haurren heriotzak "aurrekaririk gabe" hazi direla ohartarazi du UNICEFek
Gazatarren aurkako bonbardaketak ez du etenik: gutxienez 22 palestinar hil dira bart Israelen beste eraso batzuetan.
Trumpek bi urpeko nuklear zabaldu ditu Medvedev Errusiako presidente ohiaren "adierazpen probokatzaileen" aurrean
Ukrainako gerra geldiarazteko AEBk Errusiari ezarri zion ultimatuma kritikatu zuen duela gutxi, eta ohartarazi zuen horrek bi herrialdeen arteko gatazka ekar zezakeela.