Eroak eta heroiak
Zoro hitza entzuten dugunean irudi asko etortzen zaigu burura, batzuk erabat penagarriak, bere buruaren kontrola galdu duten pertsonena. Beste batzuek, aldiz, aldeko kutsu handiagoa dute, erokeriak eguneroko baldintza eta muga estuetatik ihes egiteko aukera ere eman lezakeelako.
Azken hilabetetan Europako zenbait lekutan izandako erasoen ondoren komunikabideetan arrazoien bila hasita, zoroen lana eta atentatua bereizten ahalegindu gara. Gazte batek labana edo pistola hartuta kalera irten eta jendeari tiro egin dionean, poliziak, adituek eta komunikabideok zalantza bera izan dugu, hau ero baten lana izan da ala erakunde batek antolatutako erasoa? Eta galderari emandako erantzunak kutsu ezberdina eman ohi dio gertatutakoari. Badirudi larriagoa dela atentatua erakunde batek antolatu badu, eta, berriz, pertsona bakar batek ez dakigu zeinen deiari jarraituta egin badu lasaitu egiten garela, azken finean, ero gaixo batek bere itsutasunean eldarnio beltza gailurrera eraman duelako.
Gero eta sarriago Europan gertatzen diren atentatu bakoitzaren ondoren bi izaten dira komunikabideek eta adituek emandako azalpenetan bi joera nagusitzen dira. Batzuk, euren bakardadean, bizitza antzu eta tristeari zentzuren bat eman nahian eroek antolatu eta burutakoak dira. Pertsona hauekiko errukia eta mespretxua sentitzen dugu gehienetan, eta badirudi ekintza bere gain hartzen duen erakundean ere ekintzaile hauek bigarren mailakotzat dituztela. Atentatua denboraz prestatu badute, ondo antolatuta badago eta erasotzaileek gerra armak erabiltzen badituzte, berriz, beldurra eta batzuetan miresmena ere eragiten digu, ausartak eta azkarrak izan direlako eta ez duelako eragozpenik izan euren burua arriskuan jarri eta behar izan ezkero ekintzan bertan hiltzeko. Hauek heroiak dira eta ez bakarrik erasoa bere gain hartu duen erakundeko kide eta jarraitzaileentzat.
Erotasuna esaldi bakar batean definitu beharko bagenu, gehienok onartuko genuke, seguruenera, batez ere, burua galtzea dela, gehienok onartu eta egiaztatutzat jotzen ditugun arau eta egi aldakorrak ez onartzea. Hori egin liteke buru arazoak ditugulako, parean duguna bereizteko gai ez garelako. Edo izan liteke adimenak adierazten digulako gurea dela egia eta nahastuta daudenak besteak direla. Esan ohi da heroia izateko erotasun zati bat ezinbestekoa dela, biak nahasten direnean egun hauetan gure hirietako kaleetan edozein momentutan gerta litekeena sortzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.