Lurrikara Alemaniako hauteskundeetan
Alemaniako hauteskundeak lurrikara ari dira eragiten. Alderdibitasuna desagertu egin da. Hamarkada askotan, CDU alderdi demokristaua eta SPD sozialdemokrata txandaka egon dira boterean, hirugarren alderdi baten laguntzarekin: FDP liberalarekin. FDPk batzuetan, sozialdemokratei laguntzen zien, eta beste batzuetan, demokristauei. Jada hori amaitu da, eta atzo Berlinen egindako hauteskundeek hori erakusten dute. Sozialdemokratak lehenak geratu dira, baina % 6 galduta. Demokristauak, bigarren, baina horiek ere % 6 galdu dute, eta inoizko emaitzarik txarrena lortu dituzte. Eta hain zuzen, orain arte gutxiengoan zeuden alderdiek botoen % 60 eskuratu dituzte.
Boto-emaileek zentroan egoteari utzi diote, eta muturrera jo dute. Ezkerreko Die Linke alderdiak, 40. hamarkadan Ekialdeko Alemanian agindu zuten komunistek oinordekoek, gora egin du. SPD alderdiari botoak kendu dizkiote. Alemaniarako Alternatiba taldeak ere gora egin du; alderdi ultranazionalista eta xenofoboa da. Horrek CDUri kendu dizkio botoak. Angela Merkelen ibilaldi politikoa buka daiteke, kantzilerrak iaz, errefuxiatuei Alemaniako mugak irekitzeko hartu zuen erabakiagatik. Duela gutxira arte uste zen datorren urteko hauteskunde federalak irabaziko zituela, orain, berriz, ez aurkezteko aukeraz hasi dira hizketan.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk CIAko droneekin eraso zion Venezuelako portu bati, 'New York Times' egunkariaren arabera
Oraingoz, ez Pentagonoak, ez AEBko Gobernuak, ez Venezuelak, ez dute baieztatu Trumpek aipatutako erasoa. Baieztatuko balitz, AEBk Venezuelako lurretan egindako lehen erasoa izango litzateke.
Trumpek ohartarazi du Hamasek "ondorioak" izango dituela, desarmatu eta Gazako su-etenaren bigarren fasea desblokeatu ezean
AEBko presidenteak dio gai gehienetan bat datorrela Israelekin, Abrahamgo Akordioak zabaltzearen alde dagoela eta ohartarazi du ez duela onartuko Iranek botere militarra berreskuratzea.
Putinen egoitzetako bati eraso egitea leporatu dio Errusiak Ukrainari, eta negoziazioak haustearekin mehatxu egin du
Zelenskik ukatu egin du erasoa egin izana, eta Putinen helburua "Ukrainaren aurkako erasoekin jarraitzeko aitzakia bat izatea" dela ohartarazi du sare sozialetan.
Trumpek Netanyahu hartuko du gaur Floridan, Israelek Gazarako duen plana aztergai
Aurten bosgarrenez bilduko dira bi buruzagiak. Aurreko hitzorduetan ez bezala, badirudi oraingo honetan nolabaiteko urruntze bat atzemango dela bien artean. Izan ere, eta hainbat iturriren arabera, ez dute jarrera bera Iranen eta Israelgo tropak Gazatik joatearen inguruan, besteak beste.
NBEko Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du gaur, Israelek Somalilandia aitortu duela eta
Somaliak Tel Aviven aitortza "legez kanpoko erasoa" eta "Nazioarteko Zuzenbidearen aurkakoa" dela salatu du. Bestalde, Somalilandiak azpimarratu duenez, ez ditu Gazatik kanporatutako palestinarrak jasoko.
Trumpek eta Zelenskik aurrerapausoak eman dituzte Ukrainan bakea lortzeko bidean, baina akordiorik ez dute lortu
Floridan izandako bilerak Washingtonen eta Kieven arteko hurbilketa irudikatu du, baita Europako kide nagusiak berriro inplikatzeko asmoa ere. Hala ere, segurtasun-bermeei eta Ukraina ekialdeko lurraldeen egoerari buruzko funtsezko desadostasunak daude oraindik.
Lehen ministro nazionalistak alde handiz irabazi ditu Kosovoko hauteskundeak
Albin Kurtzen 'Autodeterminazioa' alderdiak botoen % 49 lortu ditu, 2021ean baino emaitza hobeak eskuratuz. Gobernua osatzeko enkargua jasoko du, eta otsailean botoen % 42 eskuratu eta gobernua osatzeko gai izan ez bazen ere, oraingoan herrialdea paralisi politikotik ateratzeko gai izan daiteke.
Zelenski eta Trump Floridan bildu dira, bake-planean "zehazteke" dauden gaiak argitzeko asmoz
Ukrainako presidentea itxaropentsu agertu da batzarraren atarian; izan ere, horren esanetan, "gauza asko erabaki daitezke Urteberri eguna heldu baino lehen". Donald Trumpek iragarri du Putinekin telefonoz hitz egin duela: "Oso elkarrizketa ona eta emankorra izan berri dut harekin".
Bi pertsona hil dira euriteen ondorioz Gazan, eta ur azpian geratu dira desplazatu askoren dendak
Bestalde, su-etena berez indarrean dagoen arren, laguntza humanitarioaren %41 bakarrik sartzen uztea leporatu dio Gazako Gobernuak Israeli. AEBra bidean da jada Netanyahu, astelehenean Donald Trumpekin biltzeko.
Hauteslekuak itxi dituzte Birmanian, bost urtean lehen hauteskundeak egin ondoren, gerra betean
Prozesuak hiru fase izango ditu, eta urtarrilaren 25ean izango da azkena. Oposizioak boikotatzeko deia egin du; izan ere, horren arabera, "prozesua ez da askea eta bidezkoa izango".