Ideologia
Gaizki gaudenean, arazoak ditugunean errudunak behar ditugu, gure amorrua astintzeko bideak eta, batez ere, egoera horren erantzule bihurtuko diren pertsonak. Hor sortzen omen da populismoa, hor suspertzen dira gizakion joera zitalenak. Mendebaldean, eta, batez ere, Europan hori gertatzen ari da.
Krisi ekonomikoak jende askoren bizimodua aldatu eta okertu ondoren, jende horrek erantzunak eskatzen ditu, lehengo egoerara itzuli nahi du eta horretarako inguruan antzeman dituen aldaketei erreparatzen die, batez ere, lehen hemen ez zeudenenei eta orain hortxe azaltzen direnei. Europan eta Estatu Batuetan eskuin muturreko alderdiak, alderdi arrazistak, alderdi populistak ugaritzen ari omen dira, gehiengoaren egonezin eta haserrearen ondorioz. Alderdi horiek denboran atzera egitea eskatzen digute, gogoko ez ditugun gertakizunak eta erabakiak ezabatzea, ilundu zaigun mundu honetatik irten eta garai argitsuetara itzultzea. Alderdi horiek zeintzuk diren badakigu, ez dute eragozpenik pentsatzen dutena adierazteko, batzuetan harro botatzen dizkigute mezu harrigarrienak. Baina, azken urte eta hilabete hauetan, lehen muturreko zoro batzuek adierazten zituztenak, politiko zentzuduntzat genituenen ahotan entzuten ditugu. Adierazpen eta aldarrikapen burugabeenak ohiko bihurtzen ari dira, normaltzat hartzen ditugu.
Europako herrialde askotan, betiko alderdiek mugimendu berri hauei aurre egiteko ez diete ohiko balore eta eskubideei eutsi, galtzen ari diren botoak berreskuratzeko beraien mezua bereganatu dute. Etorkinekiko jarrera gogortzen ari da, mugak ixteko aldarrikapena gero eta ozenagoa da, ”gurea” kentzen digutela dioten ahotsek indartsuenak dirudite …
Politikoak herritarren ordezkariak dira sistema demokratikoetan, aukeratu dituztenen izenean hitz egin eta erabakiak hartzeko ardura dute. Errealitatea zein den jakin behar dute eta egoerari aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskaini.
Batzuetan aukeratu dituztenen jarrera eta iritziak bideratu behar dituzte, baina beste batzuetan jendeak entzun nahi ez duena esan eta txaloak eta goraipamenak jasoko ez dituzten erabakiak hartu behar dituzte. Politikoak borondateak bideratu behar ditu, baina, beti ere, ardatza zein den ahaztu gabe. Pentsatzen genuen politikoak aurretik zihoazela, taldearen aitzindari, baina giro orokorraz kutsatuta edo, manifestazioaren atzealdera joan zaizkigu.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.