Gure usteak
Pertsona zergatik dagoen pozik, zerk asebetetzen duen edo zoriona non bilatzen duen asmatzea ez da lan erraza, gehienetan ezinezkoa baita. Gizaki adina xede, pertsona beste helburu dago; beraz, jendeak egiten duena, baina batez ere nahi duena, zehaztu eta zergatiak aurkitzea orain arte ez psikologoek, ezta soziologoek ere ez dute lortu.
Azken hilabeteetan egin diren inkesta guztiek eta gizarte ikerketek diote, gehiengoak uste duela inoiz baino okerrago gaudela, oraina beltza dela eta datorkiguna txarragoa izango dela. Iritzi horiek azaltzen dituzten gehienek ez dute daturik ematen, ez dute adierazten non oinarritzen duten euren jarrera ezkor hori. Krisia, gerra, pobrezia, indarkeria, migrazioak, gosea, berdintasun eza eta aukera faltak aipatzen dira behin eta berriz, baina alor bakoitza aztertu ezkero, inongo zalantzarik gabe esan genezake inoiz baino hobeto gaudela.
Azken 60 urteetan munduan sortutako aberastasuna hirukoiztu egin da, eta, kontrakoa iruditu arren, inoiz baino jende gehiagok eskuratu ditu hazkunde horren onurak. Azken 25 urteetan edateko ura duten pertsonen kopurua % 76tik % 92ra pasa da. Muturreko pobrezian zeuden pertsonak orain dela 55 urte gizateriaren % 64 ziren, gaur egun ez dira % 10era iristen. Alfabetatuen kopurua orain dela ehun urte ez zen % 15era iristen, gaur egun % 80 gainditu du. Gerrek eta indarkeriak eragindako hildakoen kopurua inoiz baino txikiagoa da. Parlamentuetan eta politikan oro har parte hartzen duten emakumeen kopurua bikoiztu egin da azken 20 urteetan... Datuak ugari dira eta sarri nahasteko besterik ez dute balio, baina inongo zalantzarik gabe esan genezake mundua inoiz baino hobeto dagoela.
Baina uste duguna, sentitzen duguna edo sortzen dugun iritzia, eta errealitatea askotan ez datoz bat. Europan krisi larria jasan dugun urtetan, Asian eta Amerikan 200 milioi pertsona, pobre izatetik erdi mailako klaseko kide izatera iritsi dira. Osasun zerbitzuak eskuratu eta eskolara joateko aukera duten pertsonen kopurua inoiz baino handiagoa da, egungo biztanle kopuruaren batez bestekoa kontuan hartuta.
Mundua ez da paradisua, zerua ez dugu oraindik konkistatu, eta jende askok, hemen idatzitakoa irakurriko balu, madarikazioz josiko luke egilea. Gizakiok iritziak eraikitzeko erabiltzen ditugun baliabideak batez ere uste eta inpresioetan oinarrituta daude, horregatik gehienetan ustelak izaten dira, baina dirudienez gaur egun hori ez zaio inori axola, agian mundua gure bekokian hasi eta amaitzen delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.