Bat eta bakarra
Gizakiok bi hanketan mugitzen hasi aurretik bagenituen etsaiak, eta borroka izan dugu adostasun eza konpondu edo areagotzeko tresna nagusi. Tximuen ondorengook hurkoa jan izan dugu bestea ezberdina zela ohartu ginenetik, eta ez beti goseak eraginda. Zer ginen eta nora gindoazen ohartzerakoan, amaieraren mamuak, ezerezaren izuak, adimena zorroztu zigun eta erabaki genuen azken muga pasabidea besterik ez zela izango eta beste aldean hemengo neke guztiak, zeru, paradisu edo amestutako helburu bilakatuko zirela. Hori egi bihurtzeko hala ere gu baino indartsuagoa eta handiagoa izango zen izaki ahalduna behar genuen, eta hori ere asmatu genuen. Eta hor hasi ziren gureganaino iritsi diren ezberdintasunak, jainkoak amestu zituztenen arteko aldeak.
Herri guztiek sortu zituzten, babestu, lagundu eta etsaien aurka indartsuago egingo zituzten jainkoak. Hasierako jainko haiek ugari ziren, jarduera bakoitzak, lanbide guztiek, animalia gehienek eta landare eta inguruko lekuek jainkoa, zaindaria edo patroia zeuzkaten. Bi herrien arteko borroken ondoren irabazleak ez zuen inongo eragozpenik izaten menderatutakoen jainkoak bere egiteko. Panteoiak jainko eta jainkotxo ugariz beteta zeuden. Jainko-jainkosa haiek begien aurrean genuen Mundua sortzeaz gain, heriotza ondorengo lasaitasuna ziurtatzen ziguten. Jainko oso gizatiarrak ziren, mozkortu egiten ziren,lapurretan harrapatzen zituzten, beste jainko eta jainkosei bikotea kentzen zieten, ez zuten eragozpenik zerutik lurrera jaitsi eta beste sinesmen eta fedeetako ordezkariekin nahasteko…
Baina halako batean, gizakiak nekazaritza garatu eta lehen hiriak eraiki zituen lurretan, herri batek erabaki zuen jainkoa bat eta bakarra zela, eta beraiena benetako bakarra, guztiz ahaltsua eta beste guztien gainetik zegoena, besteak asmatutakoak zirenez erabat faltsuak zirelako. Jaungoiko boteretsu honek Mundua sortu zuen, gizakiok lurrean jarri gintuen bera gurtu genezan, bere sorkuntza miresgarria goraipatu eta bera ez zen beste guztia ukatu, atzera bota eta behar izan ezkero deuseztatzeko. Hark ez zuen trikimailurik onartzen, ez zuen gizaki arruntek asmatutako jainkoekiko hitzarmenik onesten, bestea suntsitu beharra zegoen. “Nirekin ala nire kontra zaudete, ez dago erdiko biderik”. Nirekin bazaude nik jarritako baldintzak eta nik adierazitako bidea onartu behar dituzu, bestela hiltzea merezi duzu. Asmatutakoa sinetsi genuen, sinetsitakoa ezinbesteko bihurtu eta zuri beltzeko Mundua sortu. Eremu haietako mugetan jarraitzen dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.