Sexu esplotazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotu bat Gasteizen, bi adin txikiko prostituitzera behartzeagatik

Bruselan prostituitzera behartzen zituzten bi adin txikiko nigeriar askatu dituzte operazioan.

Belgikako Poliziak Bruselako Auzo gorrian prostituitzera behartzen zituzten bi adin txikiko nigeriar askatu ditu, Espainiako Poliziarekin eta Alemaniako Gai Kriminaletarako Bulego Federalarekin elkarlanean. Operazio berean bi emakume nigeriar atxilotu dituzte, eta Gasteizen horietako bat.

Ikerketari esker askatutako bi neskak gizakien salerosketaren biktimak artatzen espezializatutako Gobernuz Kanpoko Erakunde baten esku daude, Poliziak jakinarazi duenez.

Bi biktimak askatu ostean, Belgikako agenteek proxeneta emakume bat zela konturatu ziren. Nahiz eta nigeriarra izan, Espainiako dokumentazioa zuela ohartu eta haren bila hasi ziren.

Azkenean, bi proxeneta atxilotu zituzten: bat Alemanian eta bestea Gasteizen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X