Alderdia eta jendea
Europan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren nagusi izan diren alderdi politikoak krisian omen dira, herritarren eta bozemaileen konfiantza galdu dute itxuraz gaur egungo arazoei eta erronkei erantzunak aurkitzeko gaitasunik gabe geratu direlako. Adituek eta iritzi emaileek modu batera eta bestera azaldu dizkigute aldaketaren arrazoiak, sarri esplikazio kontrajarriak eman dizkigute eta herri batzuetan egia dena, gezur bilakatu da beste batzuetan.
Eragozpen handienak ezkerreko alderdiek dituzte, baina ez dago garbi hori gertatu ote den beraiek aldatu direlako ala egungo errealitateak beste erantzun batzuk eskatzen dituelako. Azken mende erdian, Europan aldaketa sakonenak oraindik amaitu ez zaigun krisiak eragin ditu, jende askoren itxaropena eta etorkizuna hautsi egin ditu, gehiengoaren bizimoduak okerrera egin du eta aurrera begira agertzen zaigunak iragana etsipenez oroitzera garamatza. Baina krisi aurretik ere izan ziren aldaketak, eta batzuk sakonak.
Mundializazioak eta teknologiak erabat aldatu dituzte herrialdeen mugak eta eragin esparruak. Gaur egun gobernuek ezin dituzte erabakiak hartu euren herria bakarrik kontuan hartuta; ondorioz, ardatz politikoen funtsa bera alda liteke eta asmoak eta agindutakoak ezinezkoak bihurtu. Europako gizarteak zahartu egin dira, Bigarren Mundu Gerra ondoren, gerra aurretik amestu ezin zitezkeenak lortu zituzten, proiektu batzuk neurri handi batean gauzatu dira eta alderdi batzuek eskaini zezaketena muturrera iritsi da edo zuzenean agortu. Gizarte zahar hori, gainera, kontserbadoreagoa bihurtu da, beldurtiagoa eta alde guztietan etsaiak eta arriskuak ikusten ditu. Baina aldaketa beste bat ere izan liteke.
Alderdi politikoek, XIX. mendearen hasieran sortu zirenetik, herritarren parte-hartzea politikagintzan eta guztionak diren arazo eta kezkatan eragitea izan dute helburu nagusi. Alderdi batean, pentsaera eta balore etiko bertsuak dituzten pertsonak elkartzen dira, proiektu jakin bat lortzeko ahaleginetan ados jar litezkeenak. Azken urteetan, azken hamarkadetan, Europako alderdietan gertatu den aldaketa handienetakoa profesionalizazioa izan da. Politikoek besteok nahi ez dugun edo bete ezin dugun ardura hartu dute, horrek denbora eta dedikazioa eskatzen ditu, eta apurka-apurka urrutiratu ditu politikoak herritarrengandik, baina, batez ere, herritarrak politikagintzatik eta gero eta zailagoak eta korapilatsuagoak diren arazo politikoetatik.
Alderdiak, ziur asko ezinbestekoa delako, talde bereziak bihurtu dira, beste ogibide bat bilakatu da politikagintza. Eta horrek ez du derrigorrez txarra izan behar, baina gaur egun jendeak ez du bere burua hain erraz talde batean edo bestean kokatzen, ez da multzo bakar eta zabal batean mugitzen, ezta bandera eta ideia jakin baten atzetik ere. Jendeak alderdi guztiei ematen die botoa, eta sarri aukeraz aldatzen du. Jendea ez dago alderdietan, alderdiak behar-beharrezkoak direla pentsatzen badu ere. Zorionez, jendea deitzen dugun hori anitza da, eta ez da mugitzen orain dela urte batzuk mugiarazten zuten bulkaden eraginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.