Koalizio nazionalista batek irabazi ditu hauteskunde legegileak Kosovon
Koalizio nazionalista batek irabazi ditu atzo Kosovon egin zituzten Parlamenturako hauteskundeak, botoen % 91 zenbatuta KQZ Hauteskunde Batzordeak emandako datuen arabera.
Kosovoko Alderdi Demokratikoak, AAK eta Nisma alderdiek osatutako aliantzak irabazi ditu bozak, botoen % 34,6 eskuratuta. Hauteskundeak irabazi dituen koalizioko burua Ramush Haradinaj gerrillari ohia da, eta Serbiak gerra krimenak leporatzen dizkio.
Botoen % 26,75 lortuta, Vetevendosje alderdi ultranazionalista gelditu da bigarren tokian, orain arte lehen ministro izan den Isa Mustafaren LDK Kosovoko Liga Demokratikoaren aurretik. Azken horrek botoen % 25,81 lortu ditu.
1,8 milioi herritar zeuden botoa ematera deituta, Parlamentuko 120 ordezkari aukeratzeko. Legebiltzarreko 120 parlamentarietako 20 gutxiengoen kideak izango dira.
2008an Kosovok Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuenetik herrialdean egin diren hirugarren hauteskunde legegileak dira. 110 herrialdek onartu dute Kosovo estatu burujabe gisa, tartean AEBk eta Europar Batasuneko herrialde gehienek, baina ez, ordeak, Serbiak, Errusiak, Txinak, Brasilek eta Espainiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.
Bake Batzordeak ez du NBEko Segurtasun Kontseiluaren ebazpena islatzen, Kallasen ustez
Europar Batasunak Kanpo Politikarako duen goi-ordezkariak ohartarazi du NBEko Segurtasun Kontseiluak ez duela behar bezala funtzionatzen "legearen gainetik dauden herrialdeak daudelako".