Nazioarteko harremanak
Hiztegian begiratuz gero, diplomazia hitzaren azpian kontrakoak diruditen adierazpenak azaltzen zaizkigu: Estatuen arteko harremanak finkatzen dituen zientzia alde batetik; trebetasuna, azkartasuna eta itxurakeriaz jokatzeko abilezia bestetik.
Saudi Arabiak eta bere aliatu arabiarrek Qatarko agintariei kontu hartu diete azken urteetan izandako jokaeragatik. Erakunde terroristei laguntza, babesa eta baliabideak eman izana leporatu diote, eta baldintza gogorrak jarri betiko harremanak berreskuratu eta normaltzeko.
Estatu Islamikoak, Al-Qaidak eta munduan diren talde armatu eta erakunde terroristen ekintzak, sarraskiak eta gehiegikeriak, talde horien ardura eta erantzukizuna dira bakar bakarrik. Baina XXI. mendean Arabiako Gobernuak adierazi eta bere diplomaziak zabaldu duena gutxienez eztabaidagarria da, eta hitzak zehaztuko bagenitu hipokrisia bakarrik azalduko litzaiguke.
Egia da Qatarko agintariek laguntza eman dietela Nazioarteko Erakundeek terroristatzat dituzten taldeei, Sirian, Tunisian, Libian eta Iraken besteak beste, baina azken 30 urteetan, oro har, "terrorismo islamiarra" deitzen dugun horri buruzko historia laburra egin beharko bagenu, lehendabizi idatzi beharko genuke talde horiek Afganistanen sortu eta indartu zirela, okupazio sobietarraren aurkako borrokan. Garai haietan Estatu Batuek Sobiet Batasuna zuten etsai nagusi, eta esaerak diona egi bihurtu zuten: "etsaiaren etsaiak lagunak dira".
Saudi Arabiak gerra hura erabili zuen bere ideologia eta eragina nazioartera zabaltzeko, eta ondoren leialak izango zitzaizkion taldeak indartzeko. Afganistanen ondoren Aljerian azaldu zitzaizkigun talde hauek, han ere Arabia eta Golkoko Emirerrien itzala azaltzen zaigu talde armatu islamiarren atzean.
Jugoslaviako gerran, bosniar asko musulmanak zirela ohartu ziren laguntzak nondik jasotzen zituzten eta meskitak zeinek eraikitzen zituen ikusterakoan. Estatu Batuek, Frantziak eta Erresuma Batuak "talde terroristen" jarduera sarri bideratu dute euren interesen arabera, batez ere Afrikan eta Ekialde Hurbilean.
Talde armatuen sorreran eragile asko izan ohi da, ondoren erakunde horiek hartzen duten bidea, bat edo beste izan liteke erakusten duten indarra eta lortzen dituzten aliatuen arabera. Baina azken urteetan munduan sortu diren talde armatu islamiar indartsuenek gobernuen, enpresen eta nazioarteko erakunde zenbaiten laguntza, oniritzia eta babesa izan dituzte.
Gaur egun, Ekialde Hurbileko gatazka guztietan, talde horiek borrokan ari diren lekuetan, bertako gobernu guztiek eta Mendebaldeko nagusiek esku-hartze zuzena edo zeharkako parte-hartzea dute. Leherketek, berriz, negarra eragiten dute leku batzuetan, eta poza bestetan.
poza bestetan.Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.