Historia
Historia ez omen da iraganean gertatutako zerbaiten kontakizuna, izandako hartaz herri edo gizatalde bakoitzak sortutako irudia baizik. Historia zientzia omen da, baina bizi, gogoratu edo kontatu diguten hura zehazterakoan ezinezkoa zaigu ados jartzea. Hori garrantzirik gabeko gertuko bizipenetan gertatzen bazaigu, milaka eta milaka pertsonak parte hartutako gerra, gatazka edo mugimenduetan kontakizun bateratua lortzea amets hutsa da, benetako kimera.
Orain dela 35 urte, Malvinak edo Falkland izeneko uharteetan gerra harrigarri samarra izan zuten Argentinak eta Erresuma Batuak. Borroka zergatik hasi zen edo izan zituen ondorioak alde batera utzita, aurretik, ondoren eta urte asko pasa eta gero, bi aldeek diote arrazoi osoa zeukatela gerrara joateko.
Malvina uharteak Argentinako kostatik 400 kilometrora daude eta Britainia Handitik 11 milara. Nazio Batuen hitzarmenak eta eskubide aldarrikapenak oinarritzat hartuta Argentinak dio lur okupatuak direla, bereak direla eta eskubide guztia duela egin beharreko guztia egiteko artxipelagoa berreskuratzeko. Nazio Batuen hitzarmenak eta eskubide aldarrikapenak oinarritzat hartuta, Erresuma Batuak dio Falkland uharteetako biztanleek autodeterminazio eskubidea dutela eta galdera egin zaienean aho-batez adierazi dutela euren borondatea. Malvinak espainiarrak, frantsesak, argentinarrak eta britainiarrak izan dira, beti indarrak erabaki du zer ziren une bakoitzean. Baina denborak zilegitasuna eman ohi dio iraganari egoera aldatzen ez bada, jatorria beti eztabaidagarria delako.
Migrazioei buruz hitz egiten dugunean “gu” eta “beste horiek” bereizten ditugu behin eta berriz. ”Gu” hemen ginenak omen gara eta “besteak” kanpotik etorritakoak. Baina noiztik aurrera kontrajarri daitezke bi talde horiek? Zeinek neurtzen du denbora? Noren esku dago bat hemengoa dela eta bestea kanpokoa erabakitzea? . Gizakia gizaki denetik mugitu izan da, guztiok gara migratzaileak, gu edo gure aurrekoak kanpotik etorri zirelako. Gaur egungo lurralde antolaketa guztiak indarraren erabileraren ondorio dira, kanpotik etorritakoen aurretik beti zegoen bateren bat, eta bi giza talde elkartu ohi direnean gatazka ezinbestekoa da. Baina zerk eman edo kentzen digu zilegitasuna? Noiztik aurrera bihurtzen da “gurea” besteei kendutakoa? Eta zeinek erabakitzen du egungo legeen aurretik egindakoa onartu beharra dagoela?
Historia beti momentuko interesen arabera kontatzen dute herriek eta gizakiek, eta beti une horretako baldintzen arabera azpimarratzen dugu gertakizun bat, edo dugu kaltegarri izan litekeena ezabatu. Historiak ez digu ezer argitzen, ez dizkigu egungoa konpontzeko tresnak ematen. Bakar bakarrik erakusten digu antzerako egoeratan, gizaki gehienok antzerako jokaera izan ohi dugula.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.