Montenegroren aurrekaria
Independentzia erreferendumari dagokionez aurrekari interesgarri bat dago Europako Batasunaren esku hartzeaz: 2006an Montenegro Serbiatik banandu zenekoa. Bietako inor ez zen Europako Batasuneko kide eta gaur egun ere ez dira. Europako Batasunak ez zuen banaketa hori komenigarri ikusten, baina irizpide bat ezarri zuen. Montenegroko erreferendumean hautesle-erroldaren erdiak parte hartzen bazuen eta independentziaren aldekoak botoen % 55 eskuratu, Europako Batasunak Montenegro aitortuko zuen. Baiezkoa izan zen garaile, botoen % 55,4 eskuratu eta erroldaren erdiak baino gehiagok hartu zuen parte bozketan beraz gaur egun Europako Batasunak onartzen du Montenegro.
Gehiengo kualifikatuak, % 55 edo % 60ko babesarekin lortzen denak, abantaila garrantzitsua du gehiengo sinplearen aldean, baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean. Batez ere herrialde berri bat egiteaz ari garenean, erabaki garrantzitsua eta atzera bueltarik ez duena baita hori. Irabazi duenak garaipen argia lortuz irabazi du beraz badago herrialde berri bat eraikitzeko adina adostasun maila. Eta galdu duenak ere porrot argia lortu du eta beraz protestatzen badu galtzaile txarra delako izango da.
Gaur gaurkoz esan liteke urrun gaudela Europako Batasunako herrialdeak ados jarri daitezen gai honen inguruan irizpide argi bat finkatzeko, baina Urkullu lehendakariak egin duen proposamenak badu funtsa.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk akordioa iragarri du asilo-eskatzaileak "hirugarren herrialde seguruetara" deportatzea errazteko
Europako Kontseiluaren eta Europako Parlamentuaren arteko behin-behineko akordioak babes-eskaerak ez onartzeko kasuistikak zabalduko ditu.
Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean
Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.
Venezuelak, AEBri: "Ez duzue gure petroliorik izango, ez oparituta, ezta lapurtuta ere"
Etxe Zuriak atzo adierazi zuenez, AEBk sortu zuen Venezuelako petrolio-industria, eta Caracasen 1976an industria hori nazionalizatzea, estatubatuarrei inoiz egindako "lapurretarik handiena" izan zen.
Alemaniak umeei hilean 10 euro ematea onartu du, erretiro-pentsioetan aurrezteko
"Goiz hasteko pentsioa" delakoa Alemaniako Gobernuak abian jarri duen pentsio sistema pribatuaren erreforma sorta zabalago baten parte da.
Frantziako Barne Ministerioaren aurkako zibererasoa egin eta dozenaka artxibo konfidentzial lortu dituzte
Laurent Nuñez Barne ministroak adierazi duenez, aurrekari penalen (TAJ) eta pertsona bilatuen (FPR) fitxategietara sartu dira hackerrak. Pariseko Fiskaltzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.
Venezuelan sartu eta irteten diren petrolio-ontziak erabat blokeatzeko agindu du Trumpek
AEBko presidenteak nabarmendu duenez, "Maduroren erregimen ez-legitimoa lapurtutako petrolioa erabiltzen ari da narkoterrorismoa, pertsonen trafikoa, hilketak eta bahiketak finantzatzeko, besteak beste".
Bondiko atentatuaren ostean, armen gaineko legeak gogortu egingo dituztela iragarri du Australiak
Australiako Gobernuak erantzun dio igandean Bondi hondartzan izandako erasoari, eta iragarri du aldaketak egingo dituztela armei buruzko legedian, kontrolak indartzeko. Sydneyn 16 pertsona hil zituzten.
Nick Reiner atxilotu dute, Rob Reiner zinemagilearen eta Michele Singerren semea, gurasoen heriotzarekin lotura duelakoan
Senar-emazteak hilda agertu ziren igande honetan Brentwoodeko bien egoitzan, Los Angelesen, Estatu Batuetan.
Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinako auzia ikertzen jarraituko du, Israelen helegitea baztertu baitu
Israelgo Gobernuak ikerketa bere gain hartu nahi zuen, eskumena zuela argudiatuta. Argudioa errotik ukatu du Zigor Auzitegiak, eta, hala, Fiskaltzak ikertzen jarraitu ahalko du.
EBk asumitu du Ukraina behartuko dutela NATOri uko egitera, eta haren segurtasuna babesteko konpromisoa hartu du
Europako iturriek azaldu dutenez, behin bake-akordioa lortuta, Ukrainaren etorkizuneko segurtasuna bermatzeko neurriak zehazteko lan “serioak” daude abian.