Merkelek eta Schulzek aurreakordioa lortu dute Alemanian koalizio-gobernua osatzeko
Angela Merkel kantzilerrak eta Martin Schulz sozialdemokraten buruzagiak aurreakordioa lortu dute, 24 orduz bilduta egon ostean, Alemanian koalizio-gobernua osatzeko, Der Spiegel eta Bild hedabideek jakinarazi dutenez.
Adostutako dokumentua bere egoitzan aztertuko du orain Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, politika fiskalaren eta migrazio politikaren inguruan hainbat desadostasun gainditu behar izan baitituzte.
Igandean hasi zuten bilera sorta aurreakordioa adosteko, eta sozialdemokratek ezohiko kongresua egingo dute aurreakordioa ontzat emateko, koalizio-gobernua eratzeko negoziazio formalak hasi baino lehen.
Hauteskundeak egin eta hiru hilabete eta erdira heldu dira negoziazioak sozialdemokratekin, Merkelek hasiera batean liberalekin eta berdeekin gobernua osatzeko abiatutako negoziazioak porrot egin eta gero, hain zuzen.
Hauteskundeak berriro deitu behar izanez gero, Merkelen eta Schulzen alderdiek boto gutxiago jasoko lituzkete eta AfD alderdi ultraeskuindarrak gora egingo luke, iritzi-azterketa guztien arabera.
Alderdi Sozialdemokratak urtarrilaren 21ean egingo duen ezohiko kongresuan aurreakordioa onartzea erabakitzen badu, gobernu-programa osatzeko negoziazio formalak abiatuko dira. Azken batean, militanteek erabaki beharko dute kontserbadoreekin gobernua osatzea nahi duten ala ez.
Albiste gehiago mundua
Txinan gero eta komunitate gehiago daude emakumeentzat bakarrik
Txinan goraldian daude elkarrekin bizitzea erabakitzen duten emakumeen komunitateak, familia tradizional bat eraiki beharrean. Beren burua zaintzeko libre bizitzea aldarrikatzen dute emakume horiek.
Kanadak AEBren aurka errepresalia gisa ezarritako muga-zergen zati bat kenduko du, Trumpekin akordioa errazteko
Gaia gertutik jarraitzen duten iturrien arabera, Carneyk % 25eko zergak kenduko ditu AEBk, Mexikok eta Kanadak sinatutako USMCA merkataritza libreko hiruko akordioaren estandarrak betetzen dituzten Estatu Batuetako merkantzientzat. Hala ere, Ottawak % 25eko muga-zergak mantenduko ditu altzairu eta aluminioarentzat, baita autoentzat ere.
Nord Stream gasbidearen sabotajeagatik Italian atxilotutako ukrainarrak Alemaniara estraditatzea errefusatu du
Gainera, akusatuak ukatu egin ditu Alemaniako justiziak egozten dizkion delituak.
NBEk Gazako gosetea izendatu izanaren gakoak
Azken asteetan, goseak eragindako berrehun heriotza baino gehiago erregistratu dira, martxoaren hasieratik Israelgo Gobernuak elikadura-laguntza eta oinarrizko beste hornidura batzuk blokeatu izanaren ondorioz. Hala ere, NBEk gosete egoera bat ofizialki deklaratu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dira.
NBEk ofizialki gosete egoera deklaratu du Gazan
Ehunka mila pertsona gose larrian daude eta krisia datozen asteetan areagotu egingo omen da.
Epaile batek debekatu egin du Alligator Alcatraz atxiloketa-zentroan migratzaile gehiago sartzea
Floridako Gobernuak Kathleen Williams magistratuaren epaia apelatuko duela iragarri du, deportazioak egiten jarraituko dutela ohartarazteaz gain.
Trumpek 450 bat milioi dolarreko isuna saihestu du apelazioan, iruzur egitea leporatuta zigortu ostean
Alabaina, Trump Erakundearen "enpresa-kultura mugatzeko" ezarritako kautelazko neurriak mantendu dituzte magistratuek. Ondarea puzteaz akusatuta dago, mailegu mesedegarriak eta bestelako finantza-onura batzuk lortzeko helburuarekin.
Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu Kolonbian izandako bi atentatutan
Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak FARCeko talde disidenteetako bati —Erdialdeko Estatu Nagusia (EMC)— leporatu dio atentatuen erantzukizuna. Halaber, iragarri du talde hori talde terroristen zerrendan sartuko duela.
Netanyahuk "berehalako" negoziazioak agindu ditu bahituak askatzeko, asmo militarrei uko egin gabe
Negoziazioak agindu dituen egun berean berretsi du Israelgo Armadak "Gazako hiria hartu eta Hamas garaitzeko" aurkeztu dion plana.
Ehunka palestinarrek desplazamenduaren aurkako manifestazioa egin dute Gaza hirian: "Gaza gurea da"
Bart gauean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gaza hiria hartzeko epeak laburtzeko agindu zion Armadari, inbasioaren hasiera aurreratuz. Kalkuluen arabera, milioi bat pertsona inguru bizi dira Gaza hirian, eta gainerako herritarren zati handi bat (2,1 milioi pertsona guztira) Gazako Zerrendaren hegoaldean.