Fata Morgana
Gurean, eta gure inguruko demokrazietan, badira behin eta berriz aldarrikatu eta itxuraz itsu-itsuan sinisten ditugun bi axioma. Lehendabizikoaren arabera, gizaki oro errugabeak gara, aurkakoa, errudunak garela frogatu eta egiaztatu arte. Besteak dio, demokrazian pertsona bakoitzari boto bat dagokiola eta boto guztiek balio bera dutela. Errugabetasunari buruzko eztabaidak luze joko liguke, egoera askotan ez dugulako behar auzitegi baten epaia baten bat erruduna dela sinisteko. Sarri, gainera, gizarteak eta taldeak ez dio akusatuari errugabetasuna aitortzen zigorrik jaso ez badu ere. Bigarren kasuan, aldiz, inongo zalantzarik gabe uste duguna eta gertatzen dena ez datoz bat.
Herrialde bakoitzak bere hauteskunde sistema antolatzerakoan era askotako irizpideak izan ohi du kontutan. Garai batzuetan alderdi indartsuek gehiengo handiak lortu eta demokrazia diktadura bilakatu bazuten, ondorengoek sistema egituratuko dute hori gerta ez dadin, botoak gehiago banatu, negoziazioa eta akordioa ezinbesteko tresnak bihur daitezen. Hori gertatu da, esate baterako, Alemanian Bigarren Mundu Gerra ondoren. Beste leku batzuetan, aldiz, justu kontrakoa behar dute. Grezian eta Italian parlamentuan gehiengoa lortzen duen alderdiak ordezkari kopuru gehigarria eskuratzen du, gehiengoa osatzea errazagoa gerta dakion. Bi herrialde hauetan egonkortasuna dute helburu.
Beste sistema batzuetan, aldiz, barruti itxi samarrak erabiltzen dituzte. Frantzian hautesbarruti bakoitzean erabateko gehiengoa lortu behar du hautagaiak lehen edo bigarren itzulian; Erresuma Batuan, aldiz, barruti bakoitzean lehen postuan geratzen denak eskuratuko du parlamentari akta. Israelen, berriz, botoen % 2 gaindituz gero edozein alderdik izango du parlamentuan ordezkaritza. Hemen bere ideiak defenditzeko prest dagoen edonori eman nahi diote aukera, baina horrek benetako nahasmena sortzen du, alderdi askok lortzen duelako ordezkaritza parlamentuan eta akordioetara iristea lan benetan korapilatsua bihurtzen duelako. Sistema guzti hauek ezaugarri nagusi bat dute, botoak ez duela inon balio bera.
Frantzian eta Erresuma Batuan boto kopuru handia lor lezake alderdi batek, baina barruti bakar batean ez badu gehiengoa lortu ordezkaritzarik gabe geratuko da. Frantzian Fronte Nazionala, Asanblea Nazionalean ordezkaririk gabe izan da, hauteskundeetan botoen % 15 eskuratu arren. Egun hauetan, ordezkaritzari buruzko eztabaida gertu dugu, gure ordezkariek behin eta berriz diote ez dagoela demokraziarik boto guztien balioa eta eragina parekoa ez bada. Baina hori derrigorrezkoa egingo bagenu, Espainian zenbat ordezkari izan beharko lituzke Madrilgo probintziak eta zenbat Soriakoak? Boto guztiak berdinak balira Teruelek eta Avilak ez lukete ordezkari bakarra izango parlamentuan. Gasteizko Parlamentuan boto guztiak balio bera balute, Lurralde Historiko bakoitzaren ordezkaritza zeharo ezberdina litzateke. Frantziako sistemaren ondorioz, inongo baliorik gabe zakarrontzira doazen milioika boto horiek non geratzen dira? Ameriketako Estatu Batuetan nola lortu du Trumpek garaipena Clintonek baino hiru miloi boto gutxiago jaso arren?
Tenperatura aldaketen ondorioz munduko hainbat lekutan fenomeno bitxiak gertatzen dira, uharteak, ontziak edo itsaslabarrak ametsetako jauregi edo gazteluak bihurtzen dira. Han daude, ikusten ditugu, erabat sinesgarriak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.