Merkelek ondorengoa aukeratu du
Annegret Kramp-Karrembauer du izena, baina gauzak errazte aldera AKK deituko diogu, alemaniarrek esaten diote moduan. Alderdi Kristau Demokratako idazkari nagusi berria da AKK, Angela Merkelen ondokoa eta Angela Merkelek bere oinordeko gisa aurkeztu duena. Baina horretarako, Merkelen ondorengo izateko, alderdiak berretsi beharko du lehenengoz datorren astelean egingo duen ezohiko batzarrean. Ondoren, hauteskundeak irabazi beharko ditu, jakina.
Edonola ere, Merkelek agintea utzi arte itxaron beharko du. Alderdi sozialdemokratako oinarriek koalizio handiari babesa ematen badiote, Merkelek beste lau urte egingo ditu kantziler postuan. Baina atzoko keinuarekin argi utzi du ez duela bere burua beste legegintzaldi baterako aurkeztuko gero. Eta bere lanari segida emateko persona egokiena AKK dela uste du, alegia, Annegret Kramp-Karrembauer. AKK, Merkelen aldeko sutsua da eta bere irakaslearekin denean egiten du bat. Horregaitik jarri diote "Minimerkel" goitizena.
Angela Merkelek berriz erakutsi du azkarra dela eta arazoei aurrea hartzeko gaitasuna duela. Koalizio handiaren akordioak huts egiten badu eta hauteskudeak errepikatu behar badira, jada zehaztuta utzi du nork behar lukeen hautagai kristaudemokrata.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.