Jende indartsua
Agintariek, berriz, eskuak aske izan behar dituzte zenbait erabaki hartzeko, batez ere, herritarrentzat gogokoak ez badira. Adibideak ere jarri zituen,Vladimir Putin presidente errusiarra, Xi Jinping txinatarra eta Mohamed Bin Salman arabiarra.
Ez dakigu zer zeukan gogoan Sarkozyk buruzagitza sendoak aldarrikatu zituenean. Seguruenera irudi anitza osatzen duten onarpen eta arrakasta handiko pertsonak, batez ere, gizonak, izan litezke Europako politiko boteretsuenetakoa izan zenak eskatzen dituenak.
Arazoak izan ohi direnean beti sortu dira konponbidea, konponbide erraza, eskaintzen eta agintzen zigutenak. Boterea eta erabakiak hartzeko eskumena izan ezkero, helburu eta amets guztiak aseko zizkigutenak. Erromatarren garaian, batez ere, gerrek eta gatazkek gaindiezinak ziruditen eragozpenak sortzen zituztenean diktadorea izendatzen zuten. Aldi baterako, legeak, arauak eta ohiko jarduera politikoa bertan behera utzi eta pertsona bakar batek hartzen zuen estatuaren ardura. Salbuespen garaia amaitu ondoren, erakunde bakoitzak eskumenak berreskuratu eta lanari ekiten zioten.Ondoren ezagutu ditugun guztiek, amaiera arte, kendu dieten arte, gogor eutsi diote botereari eta gehienetan nahiago izan dute hiltzea, beraiena uste zutena beste baten esku utzi aurretik.
Urte nahasiak bizi ditugu, batez ere, ezinezkoa bihurtu zaigulako sinesgarriak izango diren portaera ereduak sortzea. Benetan nekeza egiten zaigu ,gure ordezkari politikoek eguna joan eta eguna etorri erabiltzen duten hizkuntza, ez diogu loturarik ikusten beraiek egingo zuketena eta benetako beharren artean … Baina horren ordezkoak ezin du izan, arazo guztiak konpondu eta gizarte eredugarria aginduko digun aitzindari miresgarria.
Errealitatea, gizartea, gizakiok … konplexuagoak gara. Batzuentzat balio duena, zentzugabekeria izan liteke besteentzat. Pertsona eta gizatalde zenbaiten jomuga, abiapuntu da askorentzat. Jorratu beharreko bidea, hartu beharreko erabakiak, amestu litezken helburuak zailak eta korapilatsuak dira. Lortutakoa beti behin-behinekoa da, gehienetan egin beharreko ibilaldian datza asmoen gauzatzea. Sarkozyk dio demokraziak sarri, buruzagi bikainak baztertu eta deuseztatu egiten dituela. Lidergo indartsuek ia beti demokrazia suntsitu izan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.