Garrantzizko kontuak
Politika omen da, zenbaiten iritziz giza jarduera garrantzitsuena, hor erabakitzen dutelako ondoren eguneroko bizimoduan eragina duen guztia. Hainbatek dio aldiz ekonomia dela guztiaren sortzaile eta eragile, giza ekintza oro ekonomian oinarrituta dagoelako. Maitasuna eta giza harreman orekatuak sarri aipatu izan dira ondo samar bizi ahal izateko ezinbesteko baldintzatzat… Premiazkoa eta garrantzitsuaren artean ondo bereiztea berriz zaila egiten zaigu, askotan batak bestea gabe zentzu guztia galdu bai lezake.
Gaur egungo gizarte anitzetan, taldeak bereiztea, interes beretsuen arabera jendea sailkatzea, ez da batere erraza, pertsona beste amets eta helburu aurki baikenitzake. Gure ordezkarien aldarrikapenak eta eztabaidak entzuterakoan, behin baino gehiagotan burura datorkigu “aingeruen sexuaz” izan omen zen eztabaida handi hura. Munduaren euskarriak dardarka zeudela, sua goitik behera zetorrela eta infernuaren ateak iristear zirela, Elizako jakintsuek aingeruek sexua ba ote zuten eta horrek izan zezakeen eraginaz eztabaida sutsuetan murgilduta azaltzen zaizkigu. Ez dakigu hori benetan gertatu ote zen, baina gaur egungo hainbat arduradun politikoren jarduna entzuterakoan, hura datorkigu gogora.
Europar Batasunean, politikoen ahalmena eta eragin aukera oso mugatuta dago, ziur aski zorionez. Europatik herrialdeetara iristen diren aginduak, zuzentarauen bidez gero eta gehiago dira eta erabat baldintzatzen dituzte estatu bakoitzeko legeak. Ekonomian, batik bat euroan sartuta izanik, gobernuek dituzten erabaki aukerak oso murritzak dira. Gure botoen bidez aukeratzen ditugun politikoek jakin badakite agintzen duten gehiena betetzea ez dagoela bere esku. Oraindik gainditu ez dugun krisi honetan esate baterako, berez indarra hartu zuen zurrunbilo eroak ustekabean harrapatu zituen, itxuraz zertan ari ziren bazekiten haiek. Irteeran berriz garrantzi handiagoa izan dute Banku Zentralek egin dutena, gobernuek aginduaren kontra hartu dituzten erabakiek eta Nazioartean sortu diren aldeko indar batzuek, herrialde bakoitzean ustez herritarren ezinari erantzun behar zioten politikoen lanak baino.
Azken urte hauetan inoiz baino garbiago egiaztatu ahal izan dugu aspaldiko esaera edo teoria hura, ”milaka kilometrora hegoei eragin dien tximeletak, benetako urakana eragin lezakeela auzoan”. Oso urruti, berez gurekin zerikusirik ez duen mugimendu txiki batek, gure eremu hurbila astindu lezake desegin arte. Teknologiari esker Mundua txiki geratu zaigu, orain dela urte gutxi eztabaida luzeak eta egunetako lana eskatzen zuena, gaur egun istant batean erabaki eta bideratu genezake. Itxuraz agintzen dutenek kontrakoa sinistarazi nahi badigute ere, garrantzitsuena ez dago gure esku, ezta beraienean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.