Futbol kontuak
Historian zehar, batzuetan urte gutxiren buruan, hitzen esanahia aldatu egiten da. Garai batean erabat onartuta zegoena, debeku zorrotzena bilaka liteke denbora gutxian. Esanahi eta edukiez gain, gure pentsaera, eta batez ere egoera eta gertakizunekiko jarrerak mutur batetik bestera joan litezke, itxuraz eragile garbirik tartean izan gabe.
Ideologiak gizartearen norabideak aldatzeko lematzat genituenean, gizakion arreta desbidera zezaken oro kaltegarria zen, hitzetik hortzera erabiltzen genuen esaldia zen, erlijioa herriaren opioa zela, jende inozoena bere benetako borroka eta interesetatik aldendu zezakeen tramankulua. Gero ohartu ginen opioa, droga oro har, ez zela beti kaltegarria, oinazeak arindu eta barruak lasaitzeko erabil zitekeela.
Futbolak zale asko du, baina gutxi dira jendaurrean alde hitz egiteko prest daudenak, ondorioz, ohikoagoa da futbolaren kontrako iritziak, irainak eta mespretxu komentarioak entzun eta irakurtzea. Indiako ipuin ezagunaren gisa, sei itsu jakintsu jar genitzake elefante baten inguruan, bakoitzak iritzi ezberdina emango digu parean duenari buruz, ukitzen duen animali zatiaren arabera.
Futbolak dirutza ikaragarriak mugitzen ditu, ustelkeriak goreneko erakundeak harrapatu eta kutsatu ditu. Futbolari asko eta asko bazterrak lotsatzeko modukoak dira. Zale gehienek, zaletasuna erakusten dutenean portaera penagarrienak gogorarazten dizkigute. Futbola, eta futbol erakundeak pribatuak dira, irmo babesten dituzte euren eskumenak eta eskubideak. Sortzen duten dirua esku eta talde pribatuetara doa beti. Baina futbola ezinezkoa litzateke gaur egun erakundeen eta alor publikoaren parte hartzerik gabe. Futbol-zelai asko diru publikoz eraikita daude, azpiegitura guztia sustapen sailek egindakoa da, segurtasuna, guztion artean ordaindutakoa, baita garraio gehiena ere.
Baina futbola kirol demokratikoena ere bada, potoa edo jertseaz egindako fardela eta lau harri nahikoak dira partida antolatzeko. Edozeinek joka lezake, ez baitira baldintza bereziak eskatzen. Ikuskizun aparta da, gainera, hura gustukoa duenarentzat. Mundu guztiak uste du badakiela kirolaz, jokoaz eta antolaketaz. Ia mugagabe hitz egiteko aukera ematen digu… Eta garrantzitsuena, opio bikaina dela, eguneroko arazo, estutasun, ondoez eta haserre guztietatik aldendu eta burua kontu askoz atseginagoz betetzen digu, batzuetan guzti hori aitortzeak lotsa ematen badigu ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko erraldoiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal baten aurrean gaudela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura edota feminizidioa bezalako delituak egon direla erakusten duten gertakariak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.