Legea eta justizia
Justizia egiteko legea ezinbestekoa da, baina legea erabiltzeak ez digu beti justizia ziurtatzen. Justiziak emakume irudia du, begiak estalita ditu eta eskuan balantza, plater batean egia jartzen omen du eta bestean justizia, erabakiaren zuzentasuna adierazteko. Egiptoarrek hil eta Anubis jainkoaren aurrera iristen zirenean bihotza eman behar izaten zioten, honek balantzaren plater batean bihotza jartzen zuen eta bestean egiaren luma, pertsonaren okerren edo bekatuen adierazle. Bihotzak gehiago pisatzen bazuen zerura zihoan hildakoa, kontrakoa izanez gero itxura izugarriko munstroak bihotza jan egiten zuen eta hildakoa ezerezean amildu, egiptoarrek ez zutelako infernurik. Jainkoak tarteko, gizakiek ez zuten zalantzarik, justizia beti zuzena zen.
Gugandik gertu eta urrutiagoko eremuetan, gero eta sarriago sortzen dira justiziaren erabakiekiko zalantzak. Berdin al da pertsona bat hil edo 10 hilketa egitea? 20 edo 30 urteko espetxe zigorra nahikoa al da izugarrikeria handienak zigortzeko? Heriotza zigorra berreskuratu behar al genuke?
Esan ohi da justizia ez dela berdina guztiontzat, hori egia da, besteak beste, ez daudelako bi kasu berdin. Legeak parlamentuek egiten dituzte, lerro zehatz batzuen bidez era askotako delituak multzo berean sartzera behartuta daude. Hor ezin dira kontutan hartu egoera bakoitzean zerk eragin duen jokaera bat edo beste. Baina hori posible balitz ere, gero fiskalak, abokatuak eta epaileak, abiapuntu beretik jomuga ezberdina dute, aurrez uste genuena goitik behera alda lezakete bakoitzaren trebeziaren arabera. Legeak erabat zuzenak eta zehatzak balira, ez genuke akusatzaile eta defendatzailearen beharrik, egindakoa eta legea parez pare jarri eta zigorra edo errugabetasuna besterik gabe sortuko litzaiguke.
Baina justizia ez da hori. Gizakiok egiten ditugu legeak, gizakiok hartu behar ditugu erabakiak, ondorioz, emaitza beti eztabaidagarria izango da. Justiziak egin lezaken oker handiena errugabe bati heriotza zigorra ezartzea da. Ameriketako Estatu Batuetan egindako azken ikerketek diote zigor hori saihesteko abokatu ona edukitzea ezinbestekoa dela. Fiskalak azken zigor hori eskatzen badu, abokatu egokiak kontratatzeko baliabiderik ez duten gehienek, ia guztiek, heriotzaren korridorean amaitzen dute. Eskuak eta arropak odoletan zituztela harrapatutakoek, berriz, zigorrik gabe irtetea lortu dute abokatu bulego onenaren zerbitzuak hartzeko dirua zeukatelako.
Legetan oinarritutako justiziak beti sortuko ditu zalantzak, ez ditu sekula biktimak aseko, baina ezinbestekoa zaigu norberaren eta besteen arteko mugak zehazteko, elkarrekin bizi ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.