Iraganekoak
Adituek diote oroimenak eta hizkuntza zuzenean lotuta daudela, ondorioz, mintzaira egituratu aurreko oroitzapenak ez direla benetakoak, ondoren asmatutakoak baizik. Eta itxura guztien arabera, 5-6 urte bete aurreko ustezko irudi eta bizipenak kontatu digutenaz eta erakutsitako irudiez eraikitakoak dira.
Bizi izandakoaz geratzen zaizkigunak dira oroimenak, baina horrek ez du esan nahi gogoratzen dugun hori gertatu zenik, beraz, gehienetan uste duguna eta benetan gertatu zena oso ezberdinak izan ohi dira. Ametsen munduan, aldiz, era batera edo bestera bizi izandako errealitatearen zatiek fantasiaren eremuetara garamatzate, inoiz gertatu ez direnek egiazkotasuna erakusten digute.
Bakoitzaren buruan gertatzen diren horiek, hala ere, hortxe hasi eta amaitzen dira. Baina azken urtetan gizakion jarduera askotan, batez ere politikagintzan eta kazetaritzan, iragana izan ez dena izan dela sinistarazi nahi digute. Gaur egun teknologiak aukera ematen digu gertatutakoa izan zen moduan gogora ekartzeko, zehatz, benetan izandako soinu eta irudiez. Baina, hala ere, politiko, ekonomialari eta kazetari askok inoiz gertatu gabea kontatzen digute egungo egoera azaldu eta argitzeko. Guk bizi izandakoa ez zela horrela izan, eta sarri hori dionak ez zuen berak bizi izan orain buruan sartu nahi digun egoera hori.
Ukronia ariketa interesgarria da, baina aurrez badakigu bere ondorioak beti gezurrezkoak direla. Zoragarria izan zitekeela zerbait, beste modu batera jokatu izan bagenu, baina iragana ezin da aldatu.
Gaur egun, keinua aldatu gabe gezurra esaten dute munduko gizon eta emakume boteretsuenek. Ia gehienetan harrapatu egiten dituzte, baina hala ere ez dira damutzen, ez dute atzera egiten, ez dute hitza jaten. Ohitu gara entzun edo irakurtzen dugun guztia zalantzan jartzen, jakin badakigulako zinpean egindako adierazpen solemneenak ere ez direla zuzenak gehienetan.
Historiagileek diote ez dagoela kondaira bakarra, bizipenak, oroimenak eta gertatu den horren ondorioak ezberdinak direla guztiontzat, baina ahalegina egin beharra dagoela ahalik eta gehien hurbildu ditzagun gertaeren kontakizunak. Azken urte hauetan justu kontrakoa egiten ari gara, gezurretan oinarritutako historia sinisten ari garelako. Esan ohi da bere iragana ezagutzen ez duen herriak, aurrekoek, arbasoek egindako oker berberak egiten dituztela. Ez dakigu zer gertatzen zaien gezur borobiletan eraikitako historia duten herrietan, baina laster izango dugu egiaztatzeko aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.