Segurantzia
Gizakiak, bere izaeraren jabe denetik, heriotzak bizitzari amaiera ematen ziola ohartu zenetik, segurtasunaren euskarria behar izan du bere iraupena iraunkorra izan dadin eta erronkei aurre egiteko behar adinako kemena izateko. Baina gure zoritxarrerako garai likidoetan bizi omen gara, etengabeko aldaketak eragiten dituzten denboretan.
Orain dela gutxi arte, azken krisi ekonomikoa lehertu zen arte, beti izaten genuen segurantzia izan zitekeela adierazten zigun leku, pertsona edo herrialderen bat. Gure egunerokotasuna jasangaitza bihurtzen zitzaigunean iparraldera begiratzen genuen, parekotasuna, justizia eta demokraziaren aitzindari ziren herrialdeetara. Gu gaizki ginen, baina ametsa posible zen, gizarte eredu egokia hantxe zegoen… Herrialde sozialisten kimera su eta ke artean ezabatu zitzaigunetik, justiziaren bideak beste haitzarte batzuk bilatu ditu, giza eskubideen errespetua, gizaki gisa garatzeko aukera eta dohainak zerbaitetan gauzatzeko modua.
Eta hori posible zen, Londresera joan gintezken, New York hortxe zegoen, Kalifornian bizimodu alternatiboa proba genezakeen… Baina halako batean Mundua goitik behera erori zitzaigun. Iparraldeko herrietan intolerantzia eta gorrotoa nagusitzen hasi ziren, kanpotarrak beraiena lapurtzera zetozen, ongizate gizartea arriskuan jartzera, kulturaren oinarriak desegitera. Estatu Batuetan ilusio eredu guztiak itzal itxuragabeak ezabatu ditu. Ziurtasun eza, ziurtasun fisiko eza, ilusio bidaien guneetara zabaldu da.
Gure inguru hurbila bihurtu den Nazioartera erreparatuz gero, segurantzia eskaintzen duten egitasmoek Erdi Arora garamatzate, gizakia ez ikusi, ez sumatu, ez hauteman ezin zitzakeen jainko ilunen menpe zegoen garaietara.
Teknologiak, berriz, gure bizimodua hobetzea omen du helburu, etengabe egin behar ditugunak erraztu. Baina hemen ere, ziurtasunen bila agian, menpekotasunean erori gara, tresna zena helburu bilakatu zaigu. Gure buruaren jabe izateko ezinbestekoa dugun lanaren edo jardueraren baldintzak erabat aldatu zaizkigu, etengabeko egokitze eta birmoldaketa lana eskatzen digute. Eta anabasa honetan argiren bat eskaini zezaketenak isilik dira, mezua egokia ez bada infernuko ateak irekiko dizkizutelako. Ozenegi hitz eginez gero, ondo zaindu beharra dago noren alde eta noren aurka ari zaren, esandako hori, alde batekoek edo bestekoek, edo guztiek batera jipoitu ez zaitzaten.Hitzak arriskutsuak bihurtu dira eta isiltasunak ez du inongo segurantziarik sortzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.