Josafat
Gure aitona-amonek, batez ere amonek, kontu berezia izaten zuten beti hildakoaren itxuraz. Edozein izanda ere hiltzeko era eta arrazoia, gorpua desitxuratuta geratu arren, ahalegin berezia egiten zuten azken irudi hura egokia izan zedin. Traje edo soineko dotoreena jartzen zitzaien, aurpegia garbitu eta ilea orraztu. Eta guzti hori egiten zuten, hildako hura Josafateko Ibarrera zihoalako, han elkartzen omen ziren hildako guztiak azken egunaren zain. Egun Handia iristerakoan, munduaren amaieran, jainkoak guztiok epaituko gintuen eta une nagusi horretan irudiak garrantzi handia izan zezakeen.
Ez dakigu zenbat jende elkartu gintezken haran horretan, gaur egun 7. 200 miloi biztanle gara munduan eta zenbait adituk dio Homo Sapiensen ondorengoak 80.000 miloi izan gintezkeela. Josafateko bailaran sartzeko izango genituzkeen zailtasunez gain, Bibliaren denborak eta gizaki arruntonak ez dute zerikusirik. Bibliak 6.000 urteko historia kontatzen digu, Jaungoikoari mundua asmatzea okurritu zitzaionetik. Gaur egun badakigu, egiaztatuta dagoelako, mundua orain dela 4.500 miloi urte sortu zela eta Josafateko Ibarra Ekialde Hurbileko eremu txikia dela.
Edozeinek esango luke gure aitona-amonen ipuin eta kondaira haiek garai batekoak direla, gaur egun lehen ikasketak amaitu eta noizbehinka egunkariak irakurtzen dituen edonork irribarre egin zukeela hura entzuterakoan. Baina munduko herrialde aurreratu eta garatuenean, asko dira Biblian idatzitakoa erabateko egi bakartzat dutenak, espezien eboluzioari buruzko teoria iraintzat hartzen dutenak. Eta ez dira guztiak alfabetatu gabeko adimen mugatuko pertsonak. Beste aldean, berriz, miloi asko dira Korana jainkoaren hitza dela uste dutenak, gizakioi mesede ordainezina eginez egia eta bidea erakutsi zizkigula.
Horrek guztiak ez luke inongo garrantzirik izango bitxikeria hutsa balitz, pertsona horiek euren burua eta etxea gobernatzeko erabiliko balituzte kontu horiek. Baina egi frogaezinak berriro bilakatu dira ideologien ardatz eta oinarri. Inoiz azaldu ez den jainkoaren izenean hil egiten gaituzte. Inoiz egiaztatu gabeko teoriak eta helburuak bihurtu dira gobernu zenbaiten iparra. Gezur hutsa da alderdi askoren gobernu programa. Zientziak eta ikerketa historikoak inoiz lortu gabeko garapena duten garai ilun hauetan edozer gauza sinisteko prest gaude, edozeinek baiezta lezake zentzugabekeria handiena eta txalo egingo diogu. Zuria eta beltza bereizteko ahalmena galdu dugun honetan, Josafaterako trajea prestatzen galtzen dugu denbora.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.